Prebentzioaren egoerari buruzko inkesta anonimoa Covid-19ren inguruan, Gipuzkoako esku-hartze sozialeko egoitza-zerbitzuetan (3. adinekoentzako egoitzak eta etxez etxeko laguntza zerbitzuak ezik).
Enpresek, erakundeek eta, azken batean, haiek azpikontratatutako zerbitzuen titular diren erakundeek profesionalen eta erabiltzaileen osasuna zaintzeko betebeharra dute. Betebehar horrek ez du inola ere iraungitzen langileek beren osasuna defendatzeko duten eskubidea, bai modu kolektiboan, bai pertsonalean. Horretarako, ezinbestekoa da egoitza-zerbitzuak eskaintzen diren lantokietako prebentzio-egoerari buruzko informazioa ematea.
LAB, CCOO eta ESK sindikatuek eta Jendartelana langileen asanbladak indarrak batu dituzte zentro horien egoera mapatzeko prebentzioaren arloan, langileen eta erabiltzaileen osasuna defendatzeko berehalako ekimenen lehen urrats gisa.
Inkesta anonimo honen bidez ematen duzun informazioa oso baliotsua da. Parte hartu!
Inkesta bete
Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak
Txertoak guztiontzat orain!
ERTEen luzapena eta Mecuida Plana
Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24