Apirilaren 13an gutako asko lanera bueltatuko gara eta inoiz baino kontrol eta ardura gehiagorekin jokatu beharko dugu lan egin beharko ditugun baldintzak direla eta. Hainbat komunikabideek kontrakoa esan arren, langileon segurtasuna inolaz ere ez dago bermatuta.
Espainiar Gobernuak CEOE, CONFEBASK eta CEN patronalei kasu eginez eta PP alderdia zein Eusko Jaurlaritza eta Nafar Gobernuen presioak onartuz; bihar, apirilak 13, astelehenarekin, "hibernazio" ekonomikoa deituriko horrekin bukatzea erabaki du.
Estatu mailan, bihar, milaka langile haien lanpostuetara bueltako badira ere, Euskal Herrian buelta asteartean izango da. Pandemiaren okerrena gainditu ez arren, nahiz eta osasun publikoa topera egon babesik gabe lanean eta adituek gogorarazi "hibernazio" horren mantentzearen beharra behingoz birusarekin bukatzeko, Kapitalak beste behin ere bizitzaren gainetik ezarri ditu bere interesak. Neuri honek ez dauka zerikusirik osasunarekin, osasunarengatik izan balitz umeak etxetik ateratzen utziko lukete, edota behar bereziak duten pertsonak,….
Apirilaren 13an gutako asko lanera bueltatuko gara eta inoiz baino kontrol eta ardura gehiagorekin jokatu beharko dugu lan egin beharko ditugun baldintzak direla eta. Hainbat komunikabideek kontrakoa esan arren lanari berriz ekiteak, nahiz eta gobernu, patronal eta Estatu mailan gehiengoa duten sindikatuen arteko paktuak egon, langileon segurtasuna inolaz ere ez dago bermatuta. Horregatik, beste behien ere guri, langilegoari, dagokigu adi egotea eta zuhur jokatzea osasuna eta gure sergutasunari dagokien neurriekin.
Arriskuen prebentzioa (sektoreka)
Honetan laguntzeko lortu ahal izan dugun prebentzio material tekniko guztia bildu dugu
Prebentzioari buruzko informazioa
Prebentzio-neurri faltaren aurrean prozedura
Horretaz gain gogorarazten zeintzuk diren jarraibideak gure osasuna kaltetu ditzaketen egoeren aurrean
COVID-19 informazio praktikoak
Bestalde sindikatuko webgunean uneoro informazio eguneratua aurki dezakezu. ‘Informazio Praktikoak’ atalean gure COVID-19 Lan Eskubideen Gida beti eguneratuta izango dugu.
#BizitzakErdigunean #LaVidaPrimero
Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak
Txertoak guztiontzat orain!
ERTEen luzapena eta Mecuida Plana
Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24