Osasun-krisi hau gainditzen dugunean, ez dezagun ahaztu garbitzaileen eta beste langile batzuen lanarekiko egunotan sentitzen ari garen beharra eta esker ona. Ez dugu onartu behar erakunde eta enpresa pribatuek kolektibo horiek baldintza negargarrietan edukitzea.
Aste gogor hauetan, langile asko funtsezko eginkizunak betetzen ari dira gizarteak aurrera egin dezan. Agerian geratzen da lan hauek sozialki ezinbestekoak direla, eta paradoxikoki, langile hauek dituzten lan-baldintza eskasak baino eskasagoak dira.
Garbitzaileen, elikadurako sektoreko langileen, garraiolarien edota osasun-langileen lana hainbeste eskertzen dugun egoera honetan, soldata miloidunen lana inork ez du faltan botatzen. Eta soldata erraldoi hauek dutenek badira ezinbesteko lan horiek egiten dituzten pertsonen lan-baldintza miserableak zehazten dituztenak.
COVID-19a gainditzen dugunean
Osasun-krisi hau gainditzen dugunean, ez dezagun ahaztu garbitzaileen eta beste langile batzuen lanarekiko egunotan sentitzen ari garen beharra eta esker ona. Ez dugu onartu behar erakunde eta enpresa pribatuek kolektibo horiek baldintza negargarrietan edukitzea.
Eusko Jaurlaritzako azpikontratetako garbitzaileek greba aparkatuta utzi behar izan zuten, koronabirusak sortutako egoera gainditu arte. Hori guztia gertatzen denean, kolektibo hori babestu beharko dugu, soldata bere lanaren funtsezkoaren isla izan dadin. Uler dezagun haien aldarrikapenek lotura zuzena dutela ongizate kolektiboarekin.
Hausnar dezagun eta jar dezagun zalantzan soldataren zentzua bera: ESKn ulertzen dugu pertsona orok eskubidea duela bere enplegua alde batera utzita duintasunez bizitzeko adina baliabide izateko. Baina soldatak dauden bitartean onartezina da bizitzari eusten diotenak baxuenak izatea.
Lagundu diezaiogun garbitzaileei soldata aldatzen. Alda dezagun.
#GarbikuntzaBorrokan #BizitzakErdigunean
Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak
Txertoak guztiontzat orain!
ERTEen luzapena eta Mecuida Plana
Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24