Administrazioek beste alde batera begiratzen dute, ez dute benetako egoeraren arduradun egin nahi baina argi geratzen da, behin eta berriz, ekonomia, produkzioa, langileon osasunaren gainetik jartzen dituztela.

 

20 muertos-as accidente laboral euskal herria

 

Lehenik eta behin gure doluminak eta elkartasuna adierazi nahi dizkiegu atzo AP8an asfaltatze lanetan ari zela lan istripuan hil zen garraiolariaren senide eta lagunei.

Beste sektore askotan gertatzen den moduan, garraioan ere lan baldintzak gero eta prekarioagoak dira. Baina ez hori bakarrik, bizi dugun alarma egoeran baldintza hoiek prekarietatea areagotzen dute. Azpimaragarria da euskal garraio sektorea osatzen duten garraiolari asko autonomoak direla, eta horrek kateko azken muturrean bilakatzen ditu. Gaur egun eta urteetan zehar administrazioen utzikeriak eragindako egoera dela eta, gidari nahiz garraiolarien lan baldintzak ez dira hobetu.

Garraiolarien lan istripuak ez dira maiz estatistika ofizialetan kontutan edukitzen. Batzuetan, errepide istriputzak jotzen dira, zenbakiak apaintzeko. Besteetan, “heriotz natural” delakoen zifren barruan sartzen ere saiatu ohi dira, estres egoerak, besteak beste, alde batera nahita utzita.

Administrazioek beste alde batera begiratzen dute, ez dute benetako egoeraren arduradun egin nahi baina argi geratzen da, behin eta berriz, ekonomia, produkzioa, langileon osasunaren gainetik jartzen dituztela. Benetan eraikuntza lehen beharra da momentu hauetan? Langile hoiek guztiak ez lirateke etxean egon behar beraien bizitza arriskutik urruntzeko? Argi daukagu errepideetako merkantzien garraioak urte luzez pairatzen daraman prekarietatea eta desregulazio basatia agerian daudela eta gaur bizi dugun egoerak onartu ezinezko egoera hori areagotu besterik ez duela egin.

2020. urtean 20 dira jada lan istripuan hildako langileak. Baina ez hori bakarrik, bi langilek oraindik zabor azpian desagerturik jarraitzen dute. Horregatik, gehiengo sindikala osatzen dugun ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuetatik Eusko Jaurlaritzari neurriak har ditzan exijitzen diogu, prekarietateak hil egiten duelako.

 

#PrekarietateaHiltzailea

PDF deskargatu

 

Absentismoaren gezurra

Apirilaren 28an, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, berriro salatuko dugu patronalak desitxuratu duen "absentismo" hitzaren erabilera, borrokarekin konkistatutako lan-eskubideak… Irakurri

Mutuak: zure osasuna, beraien negoizioa

Garbi adierazten dugu mutuen osasun-zerbitzuen pribatizazio handiagorako edozein prozesu edo saiakeraren aurkako gure jarrera eta lan-osasuna osasun-sistema publikoan erabat integratzeko… Irakurri

2025ean laneko heriotza kopuruak gora egin du

Gaur, Arriskuen Prebentziorako Legea indarrean sartu zenetik 30 urte betetzen dira: 30 urte patronalak araudi hori inpunitate osoz betetzen ez… Irakurri

2025an jadanik gainditu da ihaz lan-istripuz egondako heriotzen kopurua

Urtea oraindik bukatu ez denean, 65 langile dira aurten lan istripuetan hildakoak, iaz baino bat gehiago. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15