Eskerrik beroena egun hauetan lantokiak gelditzeko ausardia izan duzuenoi, inolako segurtasunik gabe lanera joatera behartuta zaudenoi, osasun zentroetan lanean buru belarri aritzen zareten guztioi.
Jakin badakigu egun zailak eta mingarriak bizitzen ari ditugula. Baina egoera latzenetan ere zuen ardura eta elkartasuna beste behin ere adierazi duzue.
Mila esker guztioi, eskerrik beroena egun hauetan lantokiak gelditzeko ausardia izan duzuenoi, inolako segurtasunik gabe lanera joatera behartuta zaudenoi, osasun zentroetan lanean buru belarri aritzen zareten guztioi; garbitzaile, mediku, sukaldari, idazkari…
Guztioi, supermerkatuetan, dendetan, kaleen garbiketan, etxeetan zaintza lanak egiten, zuen auzoko zaintza kateetan parte hartuz, gure gizarte zerbitzuak bermatuz, modu batean edo bestean egunero txaloak bai baina aldarrikapena zuen leihoetara eramanez… bihotzez, mila esker. Eskerrik asko gu denak hainbeste eta hain ongi zaintzeagatik.
Argi dago ezinbestekoa dela lehen bait lehen bizitzarako ezinbestekoak diren lanak bakarrik mantentzea baina hala ere gu argi dugu; ez dago Klase elkartasuna eta zuen konpromisoa geldituko duen birusik! Zuek zarete gure txerto bakarra.
Animo eta aurrera!
Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak
Txertoak guztiontzat orain!
ERTEen luzapena eta Mecuida Plana
Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24