Hona hemen zure lanean izan ditzazkezun galderen erantzunak COVID-19ko egoeran. Egunero 11:00etan gure Youtubeko kanalean zure galderak zuzenean argituko dizkizugu.

 

 

 

COVID19 izurriteak eragindako osasun krisiak, eta Espainiako Gobernuak alarma egoera dekretatu izanak, ez dakar inola ere laneko eskubideak eta eskubide eta berme sindikalak etetea.

Ezin dugu onartu egoera hau aitzi gisa erabiltzea enpresek nahi dutena egin dezaten.

 

NIRE LANTOKIRA JOAN BEHAR NAIZ? UKO EGIN DIEZAIOKET LANERA JOATEARI?

  • Zure enpresak mezu frogagarria helarazten ez dizun bitartean (idatziz, posta elektronikoz…), DERRIGORTUTA ZAUDE lantokira normaltasunez joatera.

  • Printzipioz, EZIN DIOZU uko egin lanera joateari. Beharrezko higiene- eta osasun-baldintzak betetzen ez badira, jarri lehenbailehen harremanetan Enpresa Batzordearekin edo langileen ordezkariekin.  Zure lantokian ordezkaritzarik ez badago, jarri gurekin harremanetan telefonoz edo posta elektronikoz, aholkua eman ahal izateko.

 

POSIBLE BADA, ENPRESA DERRIGORTUTA DAGO TELELANA EZARTZERA?

Gaur arte, agintariek aholkatu egin dute hori, baina ez da betebeharra. Nolanahi ere, gogoan izan telelanak ezin dituela langileen eskubideak eta eginkizunak murriztu, batez ere lanaldiari eta atsedenaldiei dagokienez. Ziurtatu ezazu dena erregistratuta geratzen dela.

 

LANERA IRITSI NAIZ, ETA AURREZ ABISATU GABE, ITXITA DAGO. ZER EGINGO DUT?

Zure lantokira joatean itxita topatzen baldin baduzu, eta inork ez badizu ezer jakinarazi, oso garrantzitsua da zure lanpostura sartzen saiatu zarelako frogak lortzea. Atera itzazu argazkiak lantokiaren aurrean, deitu poliziari atestatuan jaso dezan… Garrantzitsua da hori hainbat egunetan errepikatzea.

 

NAGUSIAK LANERA EZ JOATEKO ESAN DIT, TELEFONOZ EDO WHATSAPP BIDEZ

Komunikabide horietako bat ere ez da onargarria; eskatu ezazu idatziz jakinarazteko. Idatziz jakinarazten ez badizute, isilbidezko kaleratze bat izan daiteke. Kontuan izan goiko puntuko aholkuak.

 

ZER GERTATZEN DA NIRE ENPRESAK ESATEN BADIT OPORRAK AURRERATU BEHAR DITUDALA, EDO NORBERAREN AUKERAKO EGUNAK HARTU?

  • Enpresak ezin zaitu alde bakarretik behartu, ez zure oporrak aurreratzera, ez egun libreak gastatzera... Neurri horietako edozein aplikatzeko, Enpresa Batzordearekin edo langileen ordezkariekin adostuta izan behar da; legezko ordezkaritzarik ez baduzu, akordioa banakakoa izan daiteke.

  • Proposatzen edo inposatzen dizutenarekin ados ez bazaude, ez sinatu edo sinatu ezazu ‘Ez ados’ adierazita, a posteriori erreklamatu ahal izateko.

 

NIRE ENPRESAN EZIN DA TELELANA EGIN; ZEIN PREBENTZIO NEURRI EXIJITU DAITEZKE?

  • Enpresa guztiek eguneratu behar dute prebentzio-protokoloa, egoerari aurre egiteko. Protokolo hori langileen legezko ordezkariekin kontsultatu behar da aldez aurretik.

  • Nolanahi ere, orokorrean ezarri diren urruntze sozialeko neurriak bermatu behar dira (pertsonen arteko distantzia 1,5 – 2 metrokoa izatea).

  • Urruntze hori ezinezkoa den kasuetan, norbera babesteko ekipamenduez (NBE) hornitu beharko dira langileak (eskularruak, maskarak), eta praktika higieniko zorrotzak ezarri beharko dira (gainazalak eta eskuak garbitzea …).

  • Neurri horiek betetzen ez badira, salatu ezazu lehenbailehen.

 

ARRISKU TALDEKO PERTSONA NAIZ, EDO HORRELAKO PERTSONA BATEKIN BIZI NAIZ. ZER EGINGO DUT?

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legeak enpresari eskatzen dio beharrezko arreta-neurri guztiak hartzeko, langileen osasuna zaintzeko; bereziki, sentikorrak edo kalteberak diren langileen osasuna zaintzeko.  Zure egoeraren berri eman enpresari, eta hartu ditzala beharrezko higiene- eta osasun-neurriak edo birkokatze-neurriak; enpresak zure eskaerari erantzuten ez badio, eskatu telefonoz hitzordua Osasun Zerbitzu Publikoarekin eta azaldu zure kasua baja medikoa lortzeko.

 

ALARMA DEKRETUAK IXTERA BEHARTU DUEN ENPRESETAKO BAT DA NIREA, BAINA NIRE NAGUSIAK UKO EGITEN DIO IXTEARI.

Zure enpresa itxiera berariaz agindu zaionetako bat izanez gero, betebeharra saihestezina da. Udaltzaingoari eman abisua diskrezioz, eta haiek arduratuko dira.

 

NIRE ENPRESAK DIO EZIN DUTELA ORDAINDU, EZIN BADUT LANIK EGIN.

  • Hori garrantzitsua da, kontratua indarrean dagoen bitartean, soldata ordaintzeko betebeharrak bere horretan dirau; honetan ez dago aitzakiarik.

  • Zure lanaldia irregularra bada, edo orduka lan egiten baduzu, baina orain ezin baduzu lanik egin, zure soldata azken hilabeteetan zure ohiko lanaldiari dagokiona izango da.

  • Enpresak soldatak ordaintzeari uzteko duen modu bakarra, legez aurreikusitako kontratu-eteteen prozeduretara jotzea da:  Aldi baterako enplegua erregulatzeko espedienteak (ERTE) eta Enplegua erregulatzeko espedienteak (ERE), dagozkien baldintzekin.

 

NIRE ENPRESAK ERTE EDO ERE BAT APLIKATU NAHI DU EGOERA HONEN ONDORIOZ.

  • Kontratuak etetea edo lanaldia murriztea prozedura kolektibotzat hartuko da beti, eta berdin eragingo die langile guztiei.

  • Enpresak lan-kontratuak etetea eskatu dezake, dela ekonomia-, ekoizpen- edo antolaketa-premietan oinarrituta, dela ezinbesteko arrazoiengatik. Gaur egungo testuinguruan, nola ulertzen da bakoitza, eta zein ondorio ditu?

    • Ekonomia-, ekoizpen- eta antolaketa-arrazoiak: Kasu horiek direla ulertuko da hornidura-katea eteteak jarduerarekin jarraitzea eragozten duenean, edo eskaria nabarmen jaisten denean. Kausa horiek frogatu egin behar dira, eta ez da aski izango besterik gabe alegatzea. Prozedura arautu bati jarraituko zaio, eta horrek langileen legezko ordezkaritzarekin negoziatzeko aldi bat eskatzen du. Etendurak eragina izango du batzordean neurria erabakitzen denetik, edo akordiorik gabeko aldia amaitzen denetik.

    • Ezinbestean: Osasun-larrialdiaren deklarazio hutsak eta alarma-egoerak, berez, justifikatu egiten dute (dagoeneko baditugu lehen kasuak) enpresek neurri drastikoak hartzea kausa horretan oinarrituta. Hala ere, kausa nagusi hori babestu egin behar da administrazioak agindutako itxieran edo jarduera jarraitzea eragozten duen gaixotasunaren ondoriozko absentismo-indizean (dela baja eraginkorren ondorioz, dela badaezpadako itxieraren ondorioz).

  • Nolanahi ere, ENPRESAK BERARIAZKO BAIMENA ESKATU BEHAR DIO LAN-AGINTARITZARI, baliozko kausatzat har dadin, eta beharrezkoa da langileen legezko ordezkaritzarekin negoziatzea.

 

NIRE ENPRESAK EZINBESTEAN KALERATU NAHI GAITU.

  • Aurreko kasuan bezala, ezinbesteko kaleratzea aurreko arrazoietan oinarritu behar da, eta lan-agintaritzak ere berariaz baimendu behar du, eta prozedura berari jarraitu beharko zaio, eragindako pertsonen zenbatekoa edozein dela ere. Enplegua erregulatzeko espedientea ezinbestean egin dela adierazte hutsak ez du deuseztatzen langileen ordezkariekin kontsulta-aldi pertzeptiboa betetzeko beharra.

  • Ezinbesteko kaleratze indibidual edo kolektiboek berezitasun bat dute: lan-agintaritzak ezarri ahal izango du kalte-ordainak FOGASAren kontura izatea, eta haren muga ekonomiko berei jarraitzea.

 

ISOLAMENDU EGOERAN NAGO, ETA NIRE ENPRESAK TELELANA EGITERA BEHARTZEN NAU.

  • Gobernamendu- edo mediku-agintaritzak aginduta isolamendu-egoeran bazaude, edo aldi baterako ezintasun-egoeran bazaude, Gizarte Segurantzaren ondorio ekonomikoetarako lan-istripuarekin parekatuta.
  • Ez zaude lan egitera derrigortuta, aldi baterako ezintasunaren prestazioa jasoko duzu lehen egunetik, hau da, aurreko hileko kotizazio-oinarriaren %75.

 

LANGABEZIAN GERATU NAIZ, ETA SEPE ITXITA DAGO. ZER EGINGO DUT?

Alarma egoera deklaratu duen dekretuak epe administratibo eta judizial guztiak bertan behera uzten ditu, eta hortaz, ez zenuke inolako arazorik izan behar. Nolanahi ere, saiatu harremanetan jartzen telefonoz edo bitarteko birtualak erabiliz, egoera argitu diezazuten.



ZURE ESKUBIDEAK URRATZEN DITUEN EDOZEIN ZALANTZA EDO EGOERAREN AURREAN, JAR ZAITEZ HARREMANETAN ESK-REKIN.

COVID19-AREN AURREAN, ERANTZUKIZUNA, ELKARLANA ETA ELKARTASUNA



ANIMO ETA AURRERA!  

 

PDFa deskargatu

 

#BizitzakErdigunean


Txertoak guztiontzat orain!

Europako mobilizazioekin bat egiten dugu, Europako Batzordeari bere jarrera aldatzeko eta mundu guztiarentzako txertoen ekoizpen masibo eta eskuragarria ahalbidetzeko eskatzeko. Irakurri

ERTEen luzapena eta Mecuida Plana

11/2021 Errege Lege Dekretuaren laburpen txiki hau uzten dizuegu, ERTE, Mecuida Plana eta beste babes-neurri batzuk arautzen dituena. Irakurri

Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko

ESK-k bere garaian salatu zuen Osakidetzaren estrategia. Adineko pertsonei SMS bat bidaltzea webgunearen bidez beren burua zitatu dezaten ez da Irakurri

Laneko osasuna: gainditu gabeko ikasgaia

Pandemia honetan, gobernuek ekonomiaren interesak pertsonen bizitzaren gainetik jarri dituzte. Pandemia honetatik harago, azpikontratazioak zuzeneko ondorioak izaten jarraitzen du laneko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua