Dagoeneko 11 pertsona hil eta 2 desagertu dira Euskal Herrian lanean hilabete eta erdi baino gutxiagoan. Nekatuta gaude erakundeen dolumin eta elkartasun hitzekin. Otsailak 13, osteguna, mobilizazioa Bilbon.

 


Argazkia: El Correo

 

2020 hasiberritan 11 hildako jasan ditugu Euskal Herriko lantokietan eta bi lankide desagertuta dauzkagu Zaldibarko luizian. Instituzioetako arduradunen atsekabe eta elkartasun hitzekin nekatuta gaude, ekintzarako garaia da.

 

Behin-behinekotasunak hil egiten du

Azpikontratazioak hil egiten du. Prebentziorako neurririk ez izateak hil egiten du. Diru-goseak hil egiten du, langileen aurka prekaritatea darabilen patronal aseezina da honen erantzulea eta patronal honekin erabat lerrokatuta dagoen Eusko Jaurlaritza konplizea.

 

Zaldibarren gertatutakoa argigarria da oso

Bertan aritu izan diren langileak urteetan arriskupean jarriak izan dira kaltegarriak diren substantzietara esposatuz, babesik gabe. Luizian lanera joandako langileei ez zieten amiantoaren presentziaren informaziorik eman, zabortegian hura pilatzen ari zirela jakin arren. Helburu bakarra autopista irekitzea izan da, ikuspegi ekonomizista berriz gailenduz. Lehentasunezkoa da langile biak aurkitzea, baita senide, lankide eta biztanlegoari kudeaketa gardena bermatzea ere.

 

Prekaritatearen aurkako larrialdi-plana

Eusko Jaurlaritzari egun dauzkan baliabide guztiak prekaritateari aurre egiteko erabil ditzala exijitzen diogu (ikuskaritza, Osalan, ...) eta segituan prekaritatearen aurkako larrialdi-plan bat onar dezala pandemia honi aurre egiteko beharrezko baliabideak lortze aldera. Azken urteetan lanean izan diren hildako guztiak kontuan izanik zenbat zuhurtziagabekeriazko giza hilketa ikerketa ireki ditu Eusko Jaurlaritzak? Trafiko istripuekin, ordea, arrunta den bitartean lan istripuetan ez da egiten. Honek argi erakusten du lehentasun politikoak non diren; bada garaia erakundeek herri honetako langilea den gehiengoaren interesak defendatzen hasteko.

 

Mobilizazioa Bilbon

Langileok lantokietan pairatzen dugun egoera salatzeko, lanean istripuak jasan dituzten lankide guztiak oroitzeko, bereziki, momentu honetan lan-istripuen ondorioak jasaten ari diren senide, lagun eta lankide guztiei gure elkartasuna adierazteko, eta erakundeei politiken aldaketa exijitzeko, ostegun honetan, otsailak 13 mobilizazioa egingo dugu 18:30tan Bilboko Arriaga plazan. Zatoz!

 

ELA • LAB • ESK • STEILAS • EHNE • HIRU

 

Orria deskargatu

 

Absentismoaren gezurra

Apirilaren 28an, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, berriro salatuko dugu patronalak desitxuratu duen "absentismo" hitzaren erabilera, borrokarekin konkistatutako lan-eskubideak Irakurri

Mutuak: zure osasuna, beraien negoizioa

Garbi adierazten dugu mutuen osasun-zerbitzuen pribatizazio handiagorako edozein prozesu edo saiakeraren aurkako gure jarrera eta lan-osasuna osasun-sistema publikoan erabat integratzeko Irakurri

2025ean laneko heriotza kopuruak gora egin du

Gaur, Arriskuen Prebentziorako Legea indarrean sartu zenetik 30 urte betetzen dira: 30 urte patronalak araudi hori inpunitate osoz betetzen ez Irakurri

2025an jadanik gainditu da ihaz lan-istripuz egondako heriotzen kopurua

Urtea oraindik bukatu ez denean, 65 langile dira aurten lan istripuetan hildakoak, iaz baino bat gehiago. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15