Datorren urtarrilaren 30rerako Greba Orokorrarako deia luzatu dugu baldintzarik gabeko bizitza duina izateko, enplegu duinak eta gure etorkizuna bermatuko diguten pentsio publikoak izateko eskubidea nahi dugulako.

 

 

Datorren urtarrilaren 30ean, ESK-k, sindikatuekin, pentsiodunekin eta gizarte-mugimenduekin batera, Greba Orokorrera deitu dugu, gure oraingo eta etorkizuneko eskubideen defentsan aurrerapauso bat
emateko.

Datorren urtarrilaren 30ean, Euskal Herriko kaleak langileen aldarrikapenekin beteko ditugu, ozen eta argi oihukatuz baldintzarik gabeko bizitza duina izateko eskubidea nahi dugula, enplegu duinak eta gure etorkizuna bermatuko diguten pentsio publikoak izateko eskubidea nahi dugula.

Gure egoera hobetzea lortu nahi badugu, mobilizazioa baino ez zaigu geratzen. Inongo gobernuak ez digu inoiz ezer oparitu, gobernuek behar ditugun erreformak langileen presioak behartuta bakarrik egingo dituzte, lantokiak gelditu eta kaleak betetzen baditugu. Eskubide guztiak langileen mobilizazioekin lortu ditugu.

Hurrengo urtarrilaren 30ean, gure oraingo eta etorkizuneko eskubideen alde borrokatzeko aukera paregabea dugu, kaleak hartzeko era guztietako lanak egiteari utzita. Grebarekin, langileok, borondate politikoa aldatu nahi dugu, gure aldarrikapenak agendan jarriz.

Pentsio sistema publiko duin baten defentsa. 1.080 €-ko gutxieneko pentsioa, jada!!, erretiroa 65 urterekin, erretiro aurreratua 61 urterekin eta 30 kotizaziorekin, jasangarritasun-faktorea kentzea eta erosteko ahalmena bermatzea, KPIa bezalako gutxieneko igoerekin.

Enpleguaren duintasunaren alde borrokatzea. 2010eko eta 2012ko lan-erreformak indargabetzea. 1.200 €-ko gutxieneko soldata. 35 ordu astean, legez. Neurri eraginkorrak soldata-arrakalarekin amaitzeko, azpikontratazioarekin amaitzeko, autonomo faltsuak edo barneko etxeko langileak prekarietate-iturri gisa erabil-
tzeko. Etxeko langileak Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean sartzea.

Guztiontzako eskubide sozialak. Pobreziarekin amaituko duen Oinarrizko Errenta baten alde. Mendekotasun zaintza eta arreta sistema publiko eta unibertsal bat garapena.

 

Greba orokorra. Eman dezagun aurrerapauso bat.

Gure eskubideen aldeko borroka ez da greba orokorrarekin hasi ezta amaitzen. Urte asko daramatzagu lantokietan eta kaleetan gure eskubideen alde borrokan:

  • Pentsiodunak, bi urteko mobilizazio jarraituan, eztabaida politikoaren erdigunean pentsio publiko eta duinak izateko eskubidea jarri dutenak.

  • Mugimendu feminista, bi greba orokor historikorekin, baita indarkerien, desberdintasunaren eta prekarietatearen aurrean egunero mobilizatuta ere, borroka eredu izanik.

  • Bizkaiko metaleko langileak, borroka bateratu baten bidez patronala garaitzea lortu dutenak, milaka langilerentzako hitzarmen duin bat lortuz.

  • Gipuzkoako garbiketako langileak, beren borrokarekin aurrerapauso handiak ematen ari direnak sektore maskulinizatuetatik bereizten dituen soldata-arrakala hausteko; bete beharreko zereginak eta antzeko betekizunak dituztenak, hala nola bide-garbiketa, eta, erakundeen konplizitatearekin, enpresen aldetik soldata-arrakala hori dagoela ukatzeari egin behar diotela aurre.

  • Bazterkeriaren aurkako plataformak, gizarte-murrizketen aurkako etengabeko mobilizazioak mantenduz, langile txiroenen borroka adibide izanik.

  • Mugimendu ekologista, irailaren 27an klimaren aldeko lehen grebarekin, langile gisa bidezko trantsizio baten alde borrokatzeko lehen urratsa dena, eta borroka antinuklearrak, desarrollismoaren eta AHTaren aurkako edo frackingaren aurkako borrokekin jarraipena.

 

Datorren urtarrilaren 30ean gure eskubideen aldeko borroka honetan bat egiteko aukera izango duzu Greba Orokorra zure lantokian eginez. Izan ere, zuk bat egiten baduzu, gehiago gara, eta gehiago bagara, eskubide gehiago eta hobeak lortzeko aukera gehiago ditugu.

Zure esku dago.

 

PDFa deskargatu

 

 

Lan, pentsio eta bizitza duina aldarrikatzea, ez da delitua!

2020ko urtarrilaren 30eko grebaren ondoren grebalariek jaso dituzten isunak salatu egiten ditugu. Irakurri

Ertzaintzaren abusuak Basaurin Greba Orokorrean

Salatu egin nahi dugu pasa den urtarrilaren 30ean, Ertzaintzak izan zuen hertsapen-jokabidea eta erabili zuen indarkeria, batez ere Basaurin. Irakurri

Gobernuek eta patronalek aintzat hartu behar dute Greba Orokorraren oihartzuna

Lanuztea oso nabarmena izan da Hego Euskal Herrian, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaiko zein Arabako eta Nafarroako eskualde batzuetan. Mobilizazio Irakurri

Debekuak, isunak eta manifestazio eskubideari trabak

Greba jarraipen oso zabala izaten ari da industrian, ekoizpena geldirik dago enpresa handi askotan eta industrialde ugari itxita dago. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua