Salatu egin nahi dugu pasa den urtarrilaren 30ean, Ertzaintzak izan zuen hertsapen-jokabidea eta erabili zuen indarkeria, batez ere Basaurin.
Salatu egin nahi dugu pasa den urtarrilaren 30ean, poliziak izan zuen hertsapen-jokabidea eta erabili zuen indarkeria, oinarrizko eskubideak mugatuz, hala nola grebarako askatasuna, manifestaziorako askatasuna, adierazpen-askatasuna eta abar
Eta zehazki aipatu nahi dugu Ertzaintzak hilaren 30ean Basaurin egindako polizia-abusua. Egun horretan, uniformedun bi agentek pertsona bati eraso egin zioten fisikoki inolako aitzikiarik gabe eta konflikturik gabeko espazio batea, eta, beste alde batetik, kalez jantzitako lau agente bizilagun baten atariko atean goizaldeko 4:30ean zain zeuden, etxetik atera eta hura miatzeko, autoa birritan miatzeko. Eta bere lonjara 09:24an sartzea gure iritziz,legez kanpo, ustez lehergailuak konfiskatzeko, egun batzuk lehenago Astondoan erositako petardo batzuk bakarrik aurkituz, erabat legalki.
Ez zaigu kasualitatea iruditzen gertatutakoa, bi pertsona horiek gure herriko ekintzaile sozial ezagunak baitira. Eta ikusten dugu polizia-jardun horren helburua ez dela inolako deliturik saihestea, baizik eta pertsona horiek beren jarduketetan mugatzea, eta horiek ez dira inolaz ere delituzkoak.
Zilegitzat jotzen dugu langileen borroka, emakumeena, gazteena, langabeena, pentsiodunena eta existitzen diren beste hainbeste borrokatzea, horiek gabe ez genukeelako sozialki aurrera egiteko aukerarik izango. Beraz, hemendik kolektibo sozial eta sindikal ezberdinek poliziaren gehiegikeria horiek salatzen ditugu, eta berriro gerta ez daitezen exijitzen dugu.
Basauriko Greba Batzordea
Lan, pentsio eta bizitza duina aldarrikatzea, ez da delitua!
Ertzaintzaren abusuak Basaurin Greba Orokorrean
Gobernuek eta patronalek aintzat hartu behar dute Greba Orokorraren oihartzuna
Debekuak, isunak eta manifestazio eskubideari trabak