2020ko urtarrilaren 30eko grebaren ondoren grebalariek jaso dituzten isunak salatu egiten ditugu.

 

multas huelga general 30 enero 2020 30E

 

Urtarrilaren 30ean lan, pentsio eta bizitza duinen alde greba orokorra egin genuen. Milaka langile eta herritar mobilizatu ginen Kartak egindako deialdiarekin bat eginez. Konfluentzian zein elkarlanean egindako mobilizazio orokorra izan zen eta kalean eredu berri baten aldeko indarra/ gehiengoa batu ginen.

Orduan esaten genuen bezala, gaur lan, pentsio eta bizitza duinak aldarrikatzen ditugu. Horretarako, politika publikoen lehentasunak aldatzea, indarrean dagoen eredu sozio-produktiboa eraldatzea, aberastasuna banatzea, zerbitzu publikoak garatzea... aldarrikatzen ditugu.

 

Isuna grebalarientzat

Egun indarrean dagoen eredua ez da merezi dugun onena, ezta egoera honetan izan dezakegun eredurik onena ere. Kapitalismo patriarkal-ekozida politika neoliberalak edota murrizketak sustatzen dituzten alderdien errezeta da.

Azken hilabeteotan grebalarien aurka jaso ditugun isunak salatzeko elkartu gara. Ez da onargarria aldaketa soziala kriminalizatzeko saiakera berri hau. Gure lan eta bizi baldintzak pobretu eta prekarizatzen dituztenek etxean, ixilik eta sumiso nahi gaituzte. Ez da onargarria eskubide sozialen alde dauden herritarrak zigortzea, kapitala pertsonen bizitzaren gainetik jartzen dituztenekin akordioak egiten diren bitartean.

Azkenik, lan- pentsio eta bizitza duinen alde mobilizatzen jarraituko dugula ohartarazi nahi dugu. Grebalari guztiei gure babesik eta eskerrik beroenak. Hurrengoan elkartuko gara!

 

Lan, pentsio eta bizitza duina aldarrikatzea, ez da delitua!

2020ko urtarrilaren 30eko grebaren ondoren grebalariek jaso dituzten isunak salatu egiten ditugu. Irakurri

Ertzaintzaren abusuak Basaurin Greba Orokorrean

Salatu egin nahi dugu pasa den urtarrilaren 30ean, Ertzaintzak izan zuen hertsapen-jokabidea eta erabili zuen indarkeria, batez ere Basaurin. Irakurri

Gobernuek eta patronalek aintzat hartu behar dute Greba Orokorraren oihartzuna

Lanuztea oso nabarmena izan da Hego Euskal Herrian, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaiko zein Arabako eta Nafarroako eskualde batzuetan. Mobilizazio Irakurri

Debekuak, isunak eta manifestazio eskubideari trabak

Greba jarraipen oso zabala izaten ari da industrian, ekoizpena geldirik dago enpresa handi askotan eta industrialde ugari itxita dago. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4