COVID-19aren pandemiak agerian utzi du erabakitasunez aurrera egin behar dela Oinarrizko Errenta Unibertsala martxan jartzeko bidean, bizitza duinak bermatzeko tresna baita.
ESKn argi daukagu gaur egungo egoeraren eta datozen hilabeteetan osasun-krisiak ekar ditzakeen ondorio sozialen aurrean, Oinarrizko Errenta Unibertsala (OEU) lortzeko borrokan aurrera egitea besterik ez dugula, zalantzarik gabe, justizia soziala bultzatzeko eta jendarte osoaren bizi-baldintzak duintzeko tresna baita.
Izan ere, gure bizitzek merezi dute, beharrezkoa dute eta garai hauek hala eskatzen digute: OEUak aukera gehiago emango dizkie pertsona guztiei aukeratzen dituzten bizi-planak gauzatzeko.
Sinpletasun administratiboa
Gaur egungo gizarte-prestazioek ez bezala (DSBEa Euskadin, errenta bermatua Nafarroan edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera Estatuan), OEUak sinpletasun administratibo handia dauka, baldintzarik gabea delako eta gizarte-bazterkeria prebenitzeko helburua duelako, hain beharrezkoa den gutxieneko segurtasun ekonomikoa bermatuta. Gainera, OEUaren bidez, estigma soziala saihestuko litzateke, herritar guztiek jasoko luketelako. OEUa bidezko modua da guztiok sortzen dugun baina gutxi batzuen esku dagoen aberastasuna birbanatzeko.
Hortaz, OEUa, klase borrokaren parte den tresna da, enplegu prekarioetan edozein baldintza irensteko beldurrik gabe borrokatzen uzten digun euskarria, eta negoziazio kolektiboan eta langile-klasearen interesen defentsan indartzen gaituena.
Errentari esker, herritarren autonomia eta askatasun erreala areagotuko lirateke, lan eta formakuntza aukerei eta bizi-proiektuei dagokienez. Askatasuna ezinezkoa da baliabiderik eduki ezean; askatasunak ezinbesteko baliabideak eskatzen ditu. Hortaz, gure ustez, OEUa gure buruak indartzeko modu bat da; aukera ematen digu zoriontsuago eta askeago izateko, eta behingoz, guztiok berdinak garen kolektibo baten parte sentitzeko.
Tresna interesgarria ekoizpen-ereduaren aldaketan
ESKn uste dugu OEUa tresna interesgarria dela krisi klimatikoaren ondorioz jasan beharko dugun ekoizpen-ereduaren aldaketan; egungo kontsumo-ereduaren eta kapitalismo basatiaren ondorioz baliabide naturalak agortzean, hainbat enplegu desagertu daitezke, eta errenta horren alternatiba izan daiteke.
Gure ustez, soilik enpleguan oinarritutako trantsizio ekologikoa ez da konponbidea. Oro har, lurrak orain arteko ekoizpen-maila ezin badu jasan, zaila da pentsatzea enplegu kutsatzaile guztiak beste hainbeste enplegu berdeekin ordezkatu daitezkeela. Horren aurrean, ESKren erantzuna OEUa da, errenta eta eskubide sozialak eskuratzeko elementu egituratzaile gisa. Hau da, guztientzako enplegua egon ala ez, guztiok izango genuke gure bizitzak bermatzeko modua.
Tresna interesgarria eraldaketa sozialan
ESKn, eraldaketa sozialaren bidean baliatzeko tresna gisa defendatzen dugu OEUa. Baina errenta ez da errezeta bakarra; OEUarekin batera lan guztiak banatu eta birbanatu behar dira (baita zaintza-lanak ere), zerbitzu publikoak indartu behar dira, politika feministak garatu behar dira gizonen eta emakumeen arteko berdintasun erreala lortzeko, eta Atzerritarren Legea eta politika arrazista zein diskriminatzaile guztiak ezabatu behar dira.
Guztion bizitzak erdigunean jartzeko garaia da. Bermatu dezagun duintasunez bizitzeko eskubidea, eta egin dezagun OEUa bezalako tresna sinple bezain indartsua baliatuta. Guztiok aukera berdinak ditugula bermatuko duen tresna.
Ekainak 18 solasaldia online
Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak
Txertoak guztiontzat orain!
ERTEen luzapena eta Mecuida Plana
Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24