Gaur Mugimendu Feministak hainbat ekintza egin ditu erakundeen erantzukizuna ardatz hartuta. Gainera, auzo eta herrietan greba batzordeak martxan jarriko dituztela iragarri dute, eta grebarekin bat egiteko deia egin diete gizonei.

 

 

«  Zaintza gehienak emakumeek hartzen dituzte beren gain, eta gero eta gehiago  emakume migratu eta arrazializatuek »

 

Martxoaren 8an Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideok Greba Feminista Orokorrerako deia egin genuen, zaintzarako eskubide kolektibo baten alde. Egungo zaintza sistema iraultzeko urgentzia mahai gainean jarriz, lanean aritu gara auzo eta herrietako asanbladetan. Pixkanaka, sistema aldatzera bidean zein urrats eman definitzen ari gara. Urteak daramazkigu esaten: Bizitza duinak eraikitzeko, bizitzak zaintzea ezinbestekoa da.

 

Emakume arrazializatuen esplotazioa

Baina, lan hori erabat ikusezin mantentzeko interesa dute batzuek: Lan horiek soldatapetik zein lan erregimen orokorretik kanpo utziz, negozio egiten baitute. Horrela, zaintza lanak emakumeen, eta geroz eta gehiago emakume migratu eta arrazializatuen gain jartzen dira, baldintza eta esplotazio egoera muturrekoetan.

Horrek, jo puntuan jartzen ditu etxez etxeko langileak, zeinak zaintzale guztietatik, esplotazio handiena sufritzen duten. Emakume horien ehuneko handi bat arrazializatuak direla eta %29,9a egoera administratibo irregularrean daude; erroldatzeko zailtasunak dituzte, egoilar lana egiten dute, horrek suposatzen duenarekin: familian bizitzeko aukera eza, deskantsurako eskubiderik gabe, zainduak izateko aukerarik gabe eta hau guztia betikotzen duen atzerritartasun legeak babestua. Eta hori izan da hain zuzen, gaurko ekimenean adierazi nahi izan duguna!

 

 

Zainketen pribatizazioaren amaiera

En cuanto a las residencias, se trata de una zona cada vez más privatizada. Nosotras exigimos reforzar el sistema público y acabar con la privatización de los servicios de cuidados. Asimismo exigimos una urgente mejora de las condiciones laborales de las personas que trabajan en el sector de los cuidados.

Erresidentziei erreparatuz, aipatu nahi dugu geroz eta pribatizatuta dagoen eremua dela. Guk sistema publikoa indartzea eta zaintza zerbitzuen pribatizazioarekin amaitzea exijitzen dugu. Era berean zaintza sektorean lanean dabiltzanen lan baldintzak urgentziaz hobetzea exijitzen dugu.

 

Greba feminista orokorra

Horregatik eta luze zerrenda ditzakegun beste arrazoi ugarirengatik, jendarte osoari eragiten dion afera delako, Greba Feminista Orokorrerako deia egiten dugu: pertsona guztiok bizi osoan zehar, askatasunez eta konpromisoz zaintzeko eta zainduak izateko eskubidea aldarrikatzeko.

Denon Bizitzak Erdigunean prozesuarekin jauzi politikoa eman nahi dugu; bizitza duinez hitz egiten ari gara, nork, nola eta zergatik zaintzen duen eztabaidaren erdigunera ekarriz.

Zaintza lanak aitortzearen eta banatzearen ezinbestekotasuna adierazi nahi dugu. Horretarako zaintza langileen baldintza justuak lortu behar ditugu lehentasunez.

Instituzio ezberdinak eta zaintza lanekin negozio egiten ari diren enpresak bizi dugun egoeraren erantzuleak izanik, pribatizazioarekin eta zaintza lanen merkantilizazioarekin behingoz amaitzea exijitzen dugu. Zaintza sistema publiko duin bat lortzeko urratsak ematera goaz!

 

 

« Gizonei  dagokien ardura  hartzeko exijitzen diegu »

 

Euskal zaintza sistema publikoa

Gizonak ere ezin aipatu gabe utzi, haiei ere dagokien ardura hartzeko exijitzen diegu eta prozesu honetara batu daitezen: Greba Feminista OROKORRA izango da azaroaren 30ekoa, Mugimendu Feminista, eragile sozio-sindikalak zein euskal herritar oro kalera batera aterako gara.

Urriaren 7an aurkeztuko dugun Herri Akordioa izango dugu oinarri: Sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala gainditu eta guztion bizitzak erdigunean jarriko duen euskal zaintza sistema publiko eta komunitarioa definitzera goaz.

Guzti horregatik, gaur, Hego Euskal Herriko hiriburuetan elkartu gara. Hemendik aurrera, herrietako greba komiteetara batzeko deia luzatzen diogu euskal herritar guztiei.

Batu asanbladetara eta mobilizatu!

Azaroaren 30ean zaintza eskubide kolektiboaren alde, denok Greba Feminista Orokorra!

 

Euskal Herriko Mugimendu Feminista

 

Zaintzak, nori egiten die mesede?

Zaintzak emakumeek beren gain hartutako ardura izan dira, eta ez dute erantzuteko, konpentsatzeko eta ordutegirako eskubiderik izan. Zaintza horiek sistema Irakurri

Soldata-arrakala, bide luzea oraindik ere

Otsailaren 22a, emakumeen eta gizonen arteko soldata-berdintasunaren aldeko eguna da Europan. Emakumeek aurrerapausoak eman arren, mugimendu feminista indartsu eta tinko Irakurri

Zainketa-sistema publikoa lortzeko abiaburua

Bestalde, zaintza sistema publiko eta komunitarioa aldarrikatzeko arratsaldeko manifestazioetan parte hartzea eskatzen diogu Euskal Herritar orori. Denon bizitzaz ari gara Irakurri

Indarrez abiatu da Greba Feminista Orokorra

Egun osoko mobilizazioetara batzeko deia zabaltzen dugu, zaintza zerbitzuen pribatizazioa salatu, zaintza langileen egoera kolapsatuekiko ardura exijitu, sistema publikoaren alde Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8