Martxoaren 8ko puntu moreak ez dira nahikoak. Enpresen eta erakundeen postureoa, borroka feminista despolitizatzeko baino ez da erabiltzen. Benetako neurriak behar ditugu benetako berdintasuna lortzeko.

 

 

«  Emakumeok, gaur egun, egoera bereziki  ahulean eta prekarietate handiagoan  jarraitzen dugu »

 

Administrazioak eta enpresak

Beste behin ere, martxoaren zortzian jendeak bandera feministak, aterkiak eta zapiak aterako ditu tiraderetatik. Administrazioek eta botere publikoek argiak piztuko dituzte eta beren puntu moreak aterako dituzte eraikin dotoreetako balkoietara; euren pankartekin argazkia egingo dute helbide elektroniko bidez gogoraraziko digute gaur dela emakumeen nazioarteko eguna.

Enpresek ere kanpainarekin egingo dute bat, probetxua atera nahian. Jakin badakigu enpresentzat garrantzitsuena beti direla mozkin ekonomikoak eta produktibitatea. Eta gai onetan ondo baino hobeto jokatu dituzte kartak “Purple Washing” delakoarekin. Zenbait enpresek beren irabaziak eta irudia hobetzeko erabiltzen duten teknika da; genero berdintasunaren aldeko kanpaina puntualak baliatzen dituzte, arazoaren erroarekiko inolako konpromisorik hartu gabe. Eta martxoaren 8a da honen momentu gorena. Beste batzuk gizarte erantzukizun korporatiboa baliatzen dute eta horrekin lortzen dituzten irabaziak ere, nahiko errentagarriak zaizkie.

Adibide ugari daude. Bereziki eskandalagarria da Iberdrolaren kasua, zeinek urtero bere gain hartzen dituen “genero berdintasunaren aldeko erronkak” eta “bere berdintasunaren aldeko konpromisoarekin” batu egiten den “aldarrikapen-egun honetara”.  Kontrara, ondo dakigu bost axola zaiola eta emakumeak direla bereziki pobrezia pairatzen dutenak.

 

Mugikorra, erakundeen eta enpresaburuen logotipoekin, manifestazio feminista baten aurrean

 

Hipokresia

Kausa baten aldeko ekintza puntualak babesten dituzten ahots eta argudio ugari entzuten ditugu: “gutxi hobe ezer ez baino”, “denak gehitzen du”, eta abar. Hala ere, egia esan, askotan erabakirik onena ezer ez egitea da, itxurak egin beharrean.

Enpresek eta instituzioek berdintasunaren alde egotearen plantak egitea hipokrisia bortitza da eta gizartean irudi faltsu bat zabaltzen du, orain bai, berdintasuna erdietsi izango bagenu bezala. Ez hori bakarrik, emakumeon mendeetako borroka feminista despolitizatzeko estrategia zehatz bati erantzuten dio. Izan ere, egun honen ostean, dena bueltatzen da betiko errealitatera: berdintasunaren alde emakumeek egiten duten borroka ahaztu egiten da; berdintasun-planak egiteari uzten zaio, ez bada espedientea betetzeko baino ez; soldata-arrakalak jarraitzen du; baita kristalezko sabaiak ere… eta horrela emakumeon aldarrikapen guztiekin, enpresak eta erakundeak morez jantziko diren hurrengo egunera arte.

Hau guztion arazoa da -haiei errepikatzea gustatzen zaien moduan-; baina, batez ere -eta hemen jarri nahi dugu arreta- oinarrizko eskubideen kontu bat da. Gizarte honetako emakumeok eskubide berberak izan behar ditugu, baina, hala ere, oraindik bereziki egoera zaurgarrian eta prekarioan gaude, eta horren erantzukizun handia erakunde-politikek dute.

 

«  Pleguak lizitatzen dituzten erakundeek emakume askoren  prekarietatea elikatzen  dute »

 

STOP pribatizazioari, STOP azpikontratazioari !

Instituzioek beste alde batera begiratzen dute azpikontratetako langile askoren negoziazioetan, nahiz eta haiek izan lan-prekaritatea sustatzen duten pleguak lizitatu dituztenak. Nahiago dute tartean ez sartu, pentsatzen baitute ez dela haien arazoa. Hori diote eta horrela defendatzen dute. Erakunde publikoek etengabe erabiltzen dute azpikontratazioa enplegu beharrizanei erantzuteko eta ez da harritzekoa batez ere garbiketa eta zaintza lanetako zerbitzuetan egitea. Azken batean, azpikontratek emakumeengan sortzen dituzten desberdintasunak ahalbidetzen, justifikatzen eta bermatzen dituzte; lan-prekaritatearen erantzule zuzenak dira.

Enpresa pribatu eta itunpekoei ematen dizkieten dirulaguntzekin irabazi-asmo handikozaintza antolatzeko eredu” baten alde egiten ari dira. Zaintza-lanak merkantilizatzea ez da gauza berria, baina, azken urteetan urrats erraldoiak egin dira bide horretan eta enpresa pribatu asko diru publiko kopuru handiak poltsikoratzen ari dira. Gaur egungo egoitza-sistemek eta etxez etxeko laguntza-zerbitzuek behin eta berriro erakutsi dute ez dietela erantzuten zaintza-beharrei; zerbitzu-katalogo bat izatera mugatu dira. Ikusezina eta ordaindu gabea den horri, oraindik ere existitzen denari, lan-eskubiderik eta eskubide sozialik gabeko lan-merkatua gehitu zaio, non prekaritatea modu basatienean ustiatzen den. Ez da soldatarik eguneratzen, ez da hitzarmenik negoziatzen, ez zaie langileei duintasunik ematen eta, ondo dakigun bezala, gehienak emakumeak dira. Emakumeek behin eta berriro aldarrikatzen dute: “Ez gara esklaboak, langileak gara, hitzontzikeria gutxiago, tontakeria gutxiago eta bidezko lan eskubideak”.

Martxoaren 8ko begizta moreak ez dira nahikoak, engainagarriak eta faltsuak dira eta izaten jarraituko dute baldin eta botere publikoek eta administrazioek ez badituzte beren gain hartzen politika publiko eraginkorrak emakumeok behar dugun eraldaketa sozialaren alde, zapalkuntzaren aurka eta gizarte justuago, berdinzaleago eta bizitzaren sostenguarekin erantzunkideagoa izango dena lortzera bidean. Zaintza-lanak bizitza duin baten oinarria dira, ez dira zerbait asistentziala, ezta puntuala ere; aitzitik, beharrezkoak dira bizitzako une eta esparru guztietan. Ezinbestekoak dira gure gorputzen eta gure bizitzen iraunkortasunerako, bizitza duin bat izateko dugun eskubidea gauzatzeko.

 

 

Botereak astindu, kaleak hartu!

Martxoaren 8an kalean egongo gara morez jantzita, mugimendu feministarekin eta bere borrokekin.

  • Baiona 15:00etan Merkatu plazatik
  • Donostia 18:30ean Antiguoko zubia
  • Gasteiz 19:00etan San Anton plaza
  • Bilbo 19:30ean Jesusen Bihotza
  • Iruñea 20:00etan Antoniutti

 

'Matxinada' aldizkaria deskargatu

 

Zaintzak, nori egiten die mesede?

Zaintzak emakumeek beren gain hartutako ardura izan dira, eta ez dute erantzuteko, konpentsatzeko eta ordutegirako eskubiderik izan. Zaintza horiek sistema Irakurri

Soldata-arrakala, bide luzea oraindik ere

Otsailaren 22a, emakumeen eta gizonen arteko soldata-berdintasunaren aldeko eguna da Europan. Emakumeek aurrerapausoak eman arren, mugimendu feminista indartsu eta tinko Irakurri

Zainketa-sistema publikoa lortzeko abiaburua

Bestalde, zaintza sistema publiko eta komunitarioa aldarrikatzeko arratsaldeko manifestazioetan parte hartzea eskatzen diogu Euskal Herritar orori. Denon bizitzaz ari gara Irakurri

Indarrez abiatu da Greba Feminista Orokorra

Egun osoko mobilizazioetara batzeko deia zabaltzen dugu, zaintza zerbitzuen pribatizazioa salatu, zaintza langileen egoera kolapsatuekiko ardura exijitu, sistema publikoaren alde Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua