ESK sindikatuak bat egiten du bihar, azaroak 25, Euskal Herriko Mugimendu Feministak gure auzo, herri eta hirietan egindako mobilizazio deialdiekin.

 

 

 

«  Emakumeok justizia feminista behar dugu , aitortza, erreparazioa eta egia bermatzen duen justiziak. »

 


Mugimendu Feministak aspalditik darama behin ta berriz emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizartea aldarrikatzen. Emakumeen kontrako indarkeriak milaka aurpegi ditu eta guzti horiei aurre egiteko gaur egun ditugun baliabideak ez dira nahikoak. Emakumeek  justizia feminista behar dugu, aitortza, erreparazioa eta egia bermatzen duen justiziak.

Menperatzen gaituen sistema patriarkala behingoz apurtu behar dugu eta horretarako guztiz beharrezkoa da gizartearen konplizitatearen amaitzea batez ere gizonek erasotzaileekin dituzten jarrera konplize guztiekin.

 

Mobilizazioak

 

  • Iruñea, 20:00, Gaztelu enparantzatik.
  • Gasteiz, 19:00, San Anton enparantzatik
  • Bilbao, 19:00, Jesusen Bihotza
  • Baiona, 17:00, Roland Barthes (26an)
  • Donostia, 19:00, Bulebarretik


Indarkeria matxistarekin bukatzeko, justizia feministaren bidean, bihar bete ditzagun gure kaleak!

 

Ez digu ematen! Emakumeen pobretzearen aurka

Aurten ere kalera atera behar gara lanaldi bikoitz eta hirukoitzak, indarkeria matxista, soldata-arrakala, zoru itsaskorrak, patriarkatua, egiturazko desberdintasuna eta gizarte- Irakurri

Sarrigurengo hilketa matxista salatzen dugu

Amorruz eta minez salatzen dugu aurten gure lurraldean gertatutako lehen hilketa matxista. Mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu. Tatianaren senideei gure Irakurri

Arrakalaren aurkako neurriak hartzeko garaia da

Emakumeek lan-arloan eta pentsiodunen egoerara iristen garenean jasaten dugun desberdintasun-egoera salatzen dugu eta aldaketa kultural, ideologiko eta politikoa eskatzen dugu. Irakurri

Borondaterik gabeko instituzioak, aukerarik gabeko emakumeak

Azaroaren 25etan erakundeek indarkeria matxista gaitzesten dute, baina benetako erantzuna beti bera da: murrizketak eta pribatizazioak. Indarkeriari ez zaio diskurtsoekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11