Lantokietako indarkeria matxista oso gutxi salatzen da eta normalizatuta, onartuta eta ikusezin eginda dago. Ezin dugu utzi egoera horiek gure begietatik pasatzen ezer egin gabe, ekiteko unea da.

 

 

«  Lan-eremuko  biolentzia mota hori, gutxi salatzeaz gain, normalizatu, onartu eta ikusezin bihurtzen da »

 

 

Badakigu indarkeria matxistak hainbat adierazpide dituela, eta jakin badakigu lan-eremuan ere gertatu ohi direla erasoak. Baina testu hau irakurtzen ari garenok argi eta garbi dakigu zer den, modu batera edo bestera sufritu izan dugulako. Indarkeria matxistak ez du mugarik, eta lan-eremuetan ere kolpatu egiten gaitu.

Esan gabe doa, lanean sexuan oinarritutako edo sexu-jazarpenaren biktima gehienak emakumeak direla. Ez dugu ahaztu behar jasaten dugun egiturazko indarkeriarekin hertsiki lotuta dagoen zerbait dela eta gure sistema heteropatriarkalaren ondorio zuzena dela. Hala ere, eta azken horren jakitun izanik, uste dugu oso garrantzitsua dela agerian uztea lantokietan LGTBIQ+ kolektiboak ere etengabe erasoak eta biolentzia jasan behar izaten dituela.

 

 

Lan-eremuko biolentzia mota hori, gutxi salatzeaz gain, normalizatu, onartu eta ikusezin bihurtzen da. Izan ere, onartu egiten dira askotan itxuraren edo sexualitatearen inguruko txantxa eta komentarioak, begiradak, argazkiak erabiltzea, eduki sexual esplizitua duten argazki eta irudiak, eduki sexuala eta izaera ofentsiboa duten deiak, mezu elektronikoak eta whatsappak, edota gehiegizko gerturatze fisiko ez beharrezkoak. Beste askotan, ukatu egin dira jazarpenaren adierazpide horiek kultura patriarkalaren errolen arabera eraikitako harreman-ereduaren pean ezkutatuta. Eta beste horrenbeste seinalatua izateko edo lanpostua galtzeko beldurrez.

Halakorik identifikatu dugunean, ikusi edo bizi izan ditugulako, eta erantzun bat ematen saiatu garenean, zenbatetan entzun behar izan ditugu “ai, neska, ez izan hain exageratua” edo “beti berdin zabiltza” komentarioen gisakoak. Argi eta garbi diogu, lantokietan, era sistematikoan eta etengabe, indarkeria matxista presente dago. Hau ez da batere normala, baten batek zalantzarik bazuen.

 

 

« Ezin diegu egoera horiei gure begietatik pasatzen utzi  ezer egin gabe  »

 

Ekiteko unea da

Ezin dugu gure lan-eremuetan inolako eraso matxistarik onartu. Mekanismoak behar ditugu egoera eta jokabide matxistak antzemateko. Lantokiak erasorik gabeko gune izan daitezela lortu behar dugu. Horrek gure helburuetako bat izan behar du, ezin dugu onartu halakorik gure muturren aurrean, ezer egin gabe, ezin dugu denbora pasatzen utzi. Ekiteko unea da, kolektiboaren borrokan babestu, eta, lantokietan ere, bermatutako eskubide bat izan dadila lortu behar dugu.

Enpresetako eraso matxisten aurkako protokolo eta neurri guztiak eraginkorrak izan daitezela eskatu behar dugu, eta bete beharreko mekanismo eraginkorrak ezar ditzatela, bortxatutako edota erasotutako pertsonen eskubideak bermatzeko. Protokolo horiek ezin dira prebentzio-neurrien eta berdintasun-planen azken atala izan; premiazko gaia da, eta dagokion moduan aurre egin behar diogu.

 

 

Gainera, neurri horiekin batera, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei lana bermatzeko aukera emango dieten beste neurri batzuk ere hartu behar ditugu, eta lan-eremua arriskutsua izan daitekeela ulertu, erasotzaileak bertaratu baitaitezke. Neurri, baimen eta ordaindutako lizentzia faltak eragindako babesgabetasun-egoera direla eta, lantokira joan behar izaten dute, eta egoera hori galdu egiten da horren aurrean inolako neurririk aurreikusi ez delako.

Bide luzea dugu egiteko, berdintasun-planei neurri guztiak garatzeko aukera emango dieten baliabideak eman diezazkieten; laneko sexu-erasoei edo sexuan oinarritutako erasoei aurre egiteko protokoloak ohartarazpen hutsetan gera ez daitezen, edo langileak jasotzen dituen erasoak behin eta berriz kontatu behar izan ez ditzan, beren nagusiek langileak zalantzan jarri gabe; ordaindutako baimenak eta ordutegi malguak jaso daitezen, besteak beste, indarkeria matxistaren biktima izaten ari diren emakumeek beren lanpostuak utzi behar izan ez ditzaten, lantokira joaten direnean ere izaten duten beldurragatik.

 

 

ESKtik badakigu borroka dela bide bakarra, eta hari esker lortzen direla eskubideak. Badakigu gure eskubideak bermatu daitezen tresna eraginkorrenak direla grebak, borroka eta negoziazio kolektiboa, bai hitzarmenen bitartez, baita enpresen berdintasun-planen bitartez ere. Hori dela eta, enpresa batzordeetatik, atal sindikaletik, plantillatik, adi egon behar dugu, baina batez ere, denek jakin dezatela ez dugula lantokietan bortizkeri matxista onartuko.

 

 

Mobilizazioak A25

Emakumeok lanean jarraitzen dugu, gure lantokietako, epaitegietako, erakundeetako eta kaleko erasoak salatzen segitzen dugu. Eta ESKren izenean, Mugimendu Feministak Euskal Herriko herrietan azaroaren 25ean egingo dituen manifestazioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

 

Manifestaciones del Movimiento Feminista de Euskal Herria 25 noviembre 2022

 

Deskargatu 'Matxinada' aldizkaria

 

Zaintzak, nori egiten die mesede?

Zaintzak emakumeek beren gain hartutako ardura izan dira, eta ez dute erantzuteko, konpentsatzeko eta ordutegirako eskubiderik izan. Zaintza horiek sistema Irakurri

Soldata-arrakala, bide luzea oraindik ere

Otsailaren 22a, emakumeen eta gizonen arteko soldata-berdintasunaren aldeko eguna da Europan. Emakumeek aurrerapausoak eman arren, mugimendu feminista indartsu eta tinko Irakurri

Zainketa-sistema publikoa lortzeko abiaburua

Bestalde, zaintza sistema publiko eta komunitarioa aldarrikatzeko arratsaldeko manifestazioetan parte hartzea eskatzen diogu Euskal Herritar orori. Denon bizitzaz ari gara Irakurri

Indarrez abiatu da Greba Feminista Orokorra

Egun osoko mobilizazioetara batzeko deia zabaltzen dugu, zaintza zerbitzuen pribatizazioa salatu, zaintza langileen egoera kolapsatuekiko ardura exijitu, sistema publikoaren alde Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8