Emakumeok diskriminazio mota guztiak jasaten jarraitzen dugu, eta horregatik, 2022ko martxoaren 8an kaleak berriro betetzeko eta gure aldarrikapenak bizitza politikoaren erdigunean jartzeko beharrarekin jarraitzen dugu.

 

Martxoak 8 2022 - Patriarkatua indargabetu!

 

«  Lan egiten dugun  enpresetan ere , emakumeok bi aldiz prekarizatuta jarraitzen dugu, eta askotan, eskandaluzko kalteberatasun-egoeran »

 

Martxoaren 8an, gure aldarrikapenak bizitza politikoaren erdigunean jartzeko beharrarekin jarraitzen dugu, indarkeriaren, desberdintasunaren, prekarietatearen, sexualitate-eredu hegemonikoen, lanaren sexu-banaketaren, kontsumo-ereduaren, familia heteropatriarkalaren, jakintzen hierarkiaren eta arrazakeriaren aurrean, azken batean, zapalkuntza-modu guztien aurrean.

 

Benetako neurriak

Administrazio publikoek eta gobernuek benetako neurriak hartu behar dituztela hori amai dadin, eta onartzen duten bitartean konplizetzat hartu behar ditugula, sistema patriarkal kapitalista horri eusten laguntzen jarraitzen baitute, emakume askoren bizitzan eragin zuzena eta espezifikoa izanik.

Urteak aurrera doaz, eta oraindik ere ikusten dugu, lan egiten dugun enpresetan ere, emakumeok bi aldiz prekarizatuta jarraitzen dugula, eta, askotan, eskandaluzko kalteberatasun-egoeran. Gizartearen zati handi bat oso eskulan merkea bihurtu da, eta, kasualitatez, emakumeak gara enpresei gutxien kostatzen zaienak, pandemia honekin gure lana funtsezkoa dela frogatu dugun arren.

Arrazoiak soberan ditugu kaleak berriz ere betetzeko horregatik martxoaren 8an danak batera gure auzo, herri eta hirietan elkarrekin egongo gara. Kaleetan ikusiko dugu elkar.

 

martxoak 8 2022 - zapaltzen gaituen sistemari sua

 

2022ko martxoaren 8ko mobilizazioak Euskal Herrian

  • Baiona Merkatu plaza 18:00etan.
  • Gasteiz San Anton 19:00etan.
  • Bilbo Jesusen Bihotza 19:30ean.
  • Donostia Antiguoko tunela 19:30ean.
  • Iruñea Antoniuti 20:00etan.

 

'Matxinada' martxoak 8

Emaiozu begiradatxo bat martxoaren 8rako argitaratu dugun argitalpenari.

'Matxinada' irakurri

 

Matxinada martxoak 8 2022

 

Ez digu ematen! Emakumeen pobretzearen aurka

Aurten ere kalera atera behar gara lanaldi bikoitz eta hirukoitzak, indarkeria matxista, soldata-arrakala, zoru itsaskorrak, patriarkatua, egiturazko desberdintasuna eta gizarte- Irakurri

Sarrigurengo hilketa matxista salatzen dugu

Amorruz eta minez salatzen dugu aurten gure lurraldean gertatutako lehen hilketa matxista. Mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu. Tatianaren senideei gure Irakurri

Arrakalaren aurkako neurriak hartzeko garaia da

Emakumeek lan-arloan eta pentsiodunen egoerara iristen garenean jasaten dugun desberdintasun-egoera salatzen dugu eta aldaketa kultural, ideologiko eta politikoa eskatzen dugu. Irakurri

Borondaterik gabeko instituzioak, aukerarik gabeko emakumeak

Azaroaren 25etan erakundeek indarkeria matxista gaitzesten dute, baina benetako erantzuna beti bera da: murrizketak eta pribatizazioak. Indarkeriari ez zaio diskurtsoekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11