Sestaoko Metro Bilbaoko langile baten aurkako erasoa salatzen dugu, eta etorkizuneko erasoak eragozteko neurri egokiak hartzea eskatzen dugu.

 

Agresión sexual a una trabajadora en Metro Bilbao en Sestao

 

«  Otsailak 9  elkarretaratzea 19:00etan Sestaoko udaletxean »

 

Joan den igandean, otsailaren 6an, Sestaoko geltokian, garbiketa zerbitzuko gure lankideak jasandako eraso matxistaren aurrean, GreMBalari Feministak gure erabateko gaitzespena agertu nahi dugu, eta erasotutako lankidearekin gure elkartasuna adierazten dugu.

Duela urte batzuk, gaueko garbiketa-zerbitzuko lankideen kexak eta kezkak jaso genituen. Bertan, beren lana egiteko orduan sentitzen zuten zaurgarrien berri eman ziguten.

Gertakari horiek salatzen ditugu, eta etorkizuneko erasoak eragozteko neurri egokiak argitzeko eta jartzeko eskatzen ditugu.

"EMARI - Sestaoko Talde Feministak" deitutako kontzentrazioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, asteazkenean, hilak 9, 19:00etan, Sestaoko udaletxean.

 

ERASO MATXISTEN AURREAN EZIN GARA ISILIK GERATU !

 

Borondaterik gabeko instituzioak, aukerarik gabeko emakumeak

Azaroaren 25etan erakundeek indarkeria matxista gaitzesten dute, baina benetako erantzuna beti bera da: murrizketak eta pribatizazioak. Indarkeriari ez zaio diskurtsoekin Irakurri

Arabako indarkeria matxistaren biktimak artatzeko murrizketen aurkako mobilizazioa

CARMEko langileek erakunde ugariren babesa jaso dute eta Gorka Urtaran diputatuari eskatu diote bere akatsa onartzea eta beharrezko aldaketak proposatzea Irakurri

Indarkeria matxistaren biktimak artatzeko murrizketen aurkako helegitea eta mobilizazioak

Indarkeria matxistaren biktimentzako arreta murrizten duen plegua errekurritu dugu. Aldarrikapen hori babestera animatzen zaituztegu, uztailaren 2an Gasteizen egingo den kontzentrazioan Irakurri

Arabako Aldundiak modu basatian murriztu du indarkeria matxistaren biktimei arreta

Egonaldi ertaineko egoitza-harrerako zentroko langileek mobilizazioak hasiko dituzte indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen eskubideen eta kaleratzeen aurkako murrizketa onartezin hori Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11