Urtarrilaren lehen hamabostaldia oraindik pasatu ez, eta dagoeneko lehenengo erailketa matxistaren izan dugu Tuteran. Estrukturala den arazo baten aurrean gaude eta premiazkoa da hau zuzentzea.

 

Tuterako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak

 

Aurtengo urtea, 2022a ere, ez da urte erraza izango. Urtarrilaren lehen hamabostaldia oraindik pasatu ez, eta dagoeneko lehenengo erailketa matxistaren berri izan dugu. Tuteran gertatu da, Sara Yaregi zuen izena, eta Cortesekoa zen, garbi dago emakumeen aurkako indarkeriak ez duela etenik.

Feministok behin eta berriro esango dugu, estrukturala den arazo baten aurrean gaudela. Gizarte osoaren arazoa den hau, emakumeon gorputzetan gorpuzten da. Nazkatuta gaude behin eta berriz berdina oihukatzeaz, ez gara isilduko.

 

« Gizarteak aldaketa beharra dauka eta  jarrera matxistak eta sexistak  behingoz amaitu behar dira »

 

Gizartea eraldatzeko baliabideak

Berriz ere baliabideak eskatuko ditugu instituzio publikoetan, eraldaketa soziala lortu nahi badugu, alderdi ezberdinetatik lan egin behar dugu denok batera. Gizarteak aldaketa beharra dauka, eta jarrera matxistak eta sexistak behingoz amaitu behar dira.

Lehenengo eta behin, osasungintza, hezkuntza, eta justizia publiko eta unibertsal bat behar dugu, izan ere babestu behar gaituztenen joko- arauak berriro porrot egin du. Zerbitzu publiko osasuntsuak eta biolentziarik gabeko espazio seguruak behar ditugu, pairatzen dugun biolentziak erreproduzitzen jarrai ez dezan. Gizarte sozial moduan gure espazioetan eraldaketa bultzatu behar dugu, erasoak salatu behar ditugu, espazio seguruak bermatu behar ditugu, ekimen desberdinak bultzatu behar ditugu...guzti honetarako indarrak batu, eta eraldaketa bultzatu behar dugu.

Denon artean lortuko dugu. Borroka hau geldiezina da, eta feministok beti izango dugu indarra eta ausardia aurrera egiteko, izan direnengatik eta izango direnengatik. Feministok gizarte hobeago batean sinisten dugulako - arrazakeria, biolentzia eta gorrotorik gabekoa-, denok bizitza duin bat nahi dugulako, eta horretarako eskubidea aldarrikatzen dugulako.

GORA BORROKA FEMINISTA!


Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa

 

Zaintzak, nori egiten die mesede?

Zaintzak emakumeek beren gain hartutako ardura izan dira, eta ez dute erantzuteko, konpentsatzeko eta ordutegirako eskubiderik izan. Zaintza horiek sistema Irakurri

Soldata-arrakala, bide luzea oraindik ere

Otsailaren 22a, emakumeen eta gizonen arteko soldata-berdintasunaren aldeko eguna da Europan. Emakumeek aurrerapausoak eman arren, mugimendu feminista indartsu eta tinko Irakurri

Zainketa-sistema publikoa lortzeko abiaburua

Bestalde, zaintza sistema publiko eta komunitarioa aldarrikatzeko arratsaldeko manifestazioetan parte hartzea eskatzen diogu Euskal Herritar orori. Denon bizitzaz ari gara Irakurri

Indarrez abiatu da Greba Feminista Orokorra

Egun osoko mobilizazioetara batzeko deia zabaltzen dugu, zaintza zerbitzuen pribatizazioa salatu, zaintza langileen egoera kolapsatuekiko ardura exijitu, sistema publikoaren alde Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua