2020ko martxoaren 8an berriz ere aldarrikapenez, itxaropenez eta errebeldiaz beteko ditugu kaleak. Antolakuntza eta borroka feminista inoiz baino beharrezkoagoak direlako, injustizien aurrean planto egingo dugu.

 

 

Gaur egun, gizonek, orokorrean, aitortza handiagoko eta hobeto ordaindutako enpleguak lortzen dituzte. Aldiz, emakumeok*, okerrago ordaindutako eta lanaldi partzialeko enpleguak ditugu.  Gainera, emakumeok* gara, oraindik ere, etxeko eta zaintza lanen ardura hartzen dugunak; aitortzarik ez duten eta ordaintzen ez diren lanak, alegia.

Seme-alabak edo adinekoak zaintzea, egunerokoan bizitzeko oinarrizko zereginak egitea, funtsezko zerbitzu gisa aitortu beharreko lanak dira. Aitortu ezean, emakumeok* sortzen dugun aberastasuna ez da baloratzen ezta kontabilizatzen, eta ondorioz, ez da existitzen. Zertarako balio du telekomunikazio arloan inbertsio handi bat egiteak, baldin eta gure adinekoek ezin badituzte oinarrizko beharrak asetu? Agerikoa da lan erreproduktibo horiek balio handia daukatela: bizitzea merezi duen bizitza baten balioa.

Hain erraz ulertzen den hori, dirudienez, ez dute politikaren munduan guztiz ulertu; bestela, ulergaitza da egoera honen aurrean erakundeek neurriak ez hartzea.

 

Ezin dugu onartu

  • EZIN DUGU ONARTU etxeko langileek langabezia eskubidea aitortzen ez duen erregimen berezia izatea. Ezin dugu onartu euskal erakundeek, egoera horiek hobetzeko ahalmena izan arren, ezertxo ere ez egitea.

  • EZIN DUGU ONARTU egoitzetako eta Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzuko langile azpikontratatuek urteetan borrokatu behar izatea lan baldintza duinak lortzeko; aldundiek eta udalek, berriz, eskuak garbitzen dituzte, azpikontratak haien kontua ez balira bezala. Inplikatu egin behar dira, eta ezin dute onartu eskubide sozial eta laboralen urraketa, orain gertatzen den bezala, EHUko garbiketa-zerbitzuaren azpikontrataren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren kasuan.

  • EZIN DUGU ONARTU Atzerritarrei Buruzko Legea pairatzen duten pertsonen zaurgarritasuna. Pertsona horiek ezin dituzte beren eskubideak eskuratu, lege horren oztopo administratiboak direla eta. Eskubide guztiak pertsona guztientzat. Espainiako gobernuak lege anker hori ezeztatu behar du.

  • EZIN DITUGU ONARTU osasun-, hezkuntza- eta zaintza-zerbitzuetako murrizketa eta pribatizazioak, zeintzuen ondorioz emakumeek* doan egin ditugun erakundeek ukatzen dituzten lan horiek. Gobernuek ZAINTZA zerbitzu publikoa eta kalitatezkoa bermatu behar dute. Gizarte- eta zaintza-zerbitzuak eskubide subjektiboak dira, hau da, legez eskatu daitezkeenak. Hemen eta orain exijitzen ditugu!

Gure inguru hurbilenean, udalei, diputazioei eta bestelako instituzioei exijitzen diegu zaintza-zerbitzuak pribatizatzeari uzteko, zerbitzua bera eta azpikontratetako langileen baldintzak okertzeko baino ez duelako balio.

Erakundeei eredua eraldatzeko exijitzen diegu, bizitzarekin bateragarria izateko.

 

Gobernu batek ere ez digu inoiz ezer oparitu

Horregatik, datorren martxoaren 8an, berriz ere aldarrikapenez, itxaropenez eta errebeldiaz beteko ditugu kaleak. Antolakuntza eta borroka feminista inoiz baino beharrezkoagoak direlako, injustizien aurrean planto egingo dugu, eta berriz ere, errebeldia uholdea izango gara.

Gora antolakuntza! Gora borroka feminista!

 

#AntolatuIndarrak

 

 

 

Ez digu ematen! Emakumeen pobretzearen aurka

Aurten ere kalera atera behar gara lanaldi bikoitz eta hirukoitzak, indarkeria matxista, soldata-arrakala, zoru itsaskorrak, patriarkatua, egiturazko desberdintasuna eta gizarte- Irakurri

Sarrigurengo hilketa matxista salatzen dugu

Amorruz eta minez salatzen dugu aurten gure lurraldean gertatutako lehen hilketa matxista. Mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu. Tatianaren senideei gure Irakurri

Arrakalaren aurkako neurriak hartzeko garaia da

Emakumeek lan-arloan eta pentsiodunen egoerara iristen garenean jasaten dugun desberdintasun-egoera salatzen dugu eta aldaketa kultural, ideologiko eta politikoa eskatzen dugu. Irakurri

Borondaterik gabeko instituzioak, aukerarik gabeko emakumeak

Azaroaren 25etan erakundeek indarkeria matxista gaitzesten dute, baina benetako erantzuna beti bera da: murrizketak eta pribatizazioak. Indarkeriari ez zaio diskurtsoekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11