Leioan, 14 urtetik beherako biztanleria 4.000 eta 4.500 bitartekoa izan daiteke, eta pediatra bakarra egon da uztailaren 23ra arte.

« lau pediatrako bakarra egon da jardunean uztailaren 23ra arte»
Urrunetik datorren arazo baten aurrean gaude, udan ez ezik, urtean zehar ere errepikatzen dena; familiako medikuei eta pediatriari eragiten die lehen mailako arretan. Kasu honetan, LEIOAko osasun-zentroan eragin nahi dugu, lau pediatrako bakarra egon baita jardunean uztailaren 23ra arte.
Duela gutxi, Osasun sailburua eta Osakidetzako zuzendaritza harro agertu ziren herritarrei ahalik eta estaldura handiena ematera bideratutako plangintzarekin. Hala ere, sindikatu honek eta lehen mailako arretan lan egiten duten profesionalek errealitatea ezagutzen dugu; herritarrei ematen zaien osasun-arreta ez dago haiek sinetsarazi nahi diguten bezain bermatuta.
4 kideetako talde batean pediatra bakar bat izatea hain eskasa denez, ezinezkoa da osasuna babesteko eta osasun-arreta jasotzeko eskubidea bermatzea. Izan ere, ia inoiz ez dira bete pediatriako 4 kupoak, eta behin eta berriz errepikatzen den arazoa da, garai honetan erabat areagotu dena. Hurrengo pausua pediatra bakar bat ere ez egotea da.
« 14 urtetik beherako biztanleria 4.000 eta 4.500 bitartekoa izan daiteke, eta pediatra bakar bat egon da uztailaren 23ra arte»
Leioan, 14 urtetik beherako biztanleria 4.000 eta 4.500 bitartekoa izan daiteke, eta pediatra bakar hori egon da uztailaren 23ra arte, beste mediku bat lanean hasi arte. Horrek esan nahi du langileak gehiegizko esfortzua egiten duela eta agendak gainezka egiten duela, eta horrek osasun-arretan arriskua dakarrela berekin.
Beste alde batetik, pediatria-kupo bateko pazienteen beste hiru kupoen arteko banaketa atzeratu eginten ari da, eta horrek osasun-profesional beraren (pediatra) eta pazientearen arteko harreman egonkorra eta luzea okertu du. Zoritxarrez, ohitzen ari gara lehen asistentzia-mailan konfiantzazko eta elkar ezagutzeko lotura horren hausturara.
ESK Sindikatuak argi dauka egoera horiek Lehen Mailako Arretan izandako okertzearen eta inbertsio faltaren isla direla, eta ez dagoela benetako interesik osasun-arretaren oinarrizko mailak behar dituen antolamendu- eta aurrekontu-aldaketetan ahalegintzeko.

















