ESK-tik egoera hau sarritan salatu dugu baina Osakidetzak irtenbiderik eman gabe jarraitzen du.


 

Hilaren erdialdean gaude, eta Osakidetzak oraindik ez du Kontratazio Zerrenden eguneratzeari buruzko txosten ofizialik egin.

Azken mahai sektorialean, Osakidetzak bertan zeuden sindikatuei jakinarazi zien hurrengo eguneratzearekin batera:

• Izena eman eta oraindik zerrendetan ez dauden pertsonen integrazioa egingo da.

• Baina bertan dauden sindikatuek ematen duten informaziotik ez da argitzen integrazio hori kategoria guztietakoa izango den.

• 18-19ko EPEko nota zenbatzeari utziko zaio, eta 20-21-22-Eko EPEko nota zenbatzeari ekingo zaio.

• Baina bertan dauden sinidkatuek helarazten duten informaziotik ez da argitzen, adibidez, zer gertatuko den Osakidetzatik kanpoko esperientzia profesionalarekin.

Oraindik ez dira konpondu 24/12/31ko azken eguneratzean Osakidetzak (Deloitteri esker) egin zituen akats guztiak.

Ez da ezer esaten 18-19ko EPEan parte hartu zuten kategoria berriei buruz (klimatizazioko teknikaria eta elektrizitateko teknikaria), kontratazio- zerrendarik gabe jarraitzen baitute.

Araudiaren ez betetze larria da hori, eta erabat babesgabe uzten ditu bertan parte hartu zuten pertsonak, Osakidetzari aukera ematen baitio kontratazioa nahierara maneiatzeko.

Osakidetzak ohituta gauzkan zentzugabekerien ildotik, izendapen laburren edo ordezkapen- zerrendetako ESIen aldaketei irtenbiderik eman gabe jarraitzen du.

Aukeratutako ESIetako bat (edo biak) aldatu nahi duten pertsonek, nahiz eta mozte-datatik gertuen (25/12/31) aldatu, hilabete asko pasatzen dituzte ESI bat gutxiagorekin, edo, kasurik okerrenean, bat ere gabe, bi ESIak aldatzen direnean.

Izan ere, Osakidetzak ESI zaharra egun gutxiren buruan kentzen du, baina ez du ESI berria sartzen eguneratzea argitaratu arte, hau da, etete-egunetik hilabete askotara.

ESK-tik egoera hau sarritan salatu dugu baina Osakidetzak irtenbiderik eman gabe jarraitzen du.

Kontratazio-zerrendetan dauden edo egon nahi duten pertsonei adarra jotzerik EZ!

Aski da jendearen ogia bere ezintasuna sobera erakutsi duen enpresa baten eskuetan uzteaz!

Informazioa, gardentasuna eta Deloitte kanpora!

 

Lanbide garapeneko deialdia: atzera egiteak zuzentzeko salbuespenezko neurria

Erabaki honek deialdi honen berezitasunei soilik erantzuten die Irakurri

Osasun Sailburuaren propaganda: 2026rako promesak, gaurko murrizketak

Osasun sistema publikoaren desegitea eta pribatizazio planifikatua salatu nahi ditugu. Irakurri

Tolosa eta Elgoibarko subrogazioaren hondamendi handia

ESK sindikatutik Osakidetzako zuzendari nagusiaren eta Giza Baliabideen zuzendariaren dimisioa eskatzen dugu, subrogazio-prozesu osoaren kudeaketa negargarriagatik, lanpostuak betetzeko praktika klientelarrak Irakurri

Tolosa–Elgoibar BEA-ren subrogazioa

 Mugikortasunak, barne promozioa eta Zerbitzu-eginkizunak ez dira deialdi ireki baten bidez kudeatu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109