20 21 22-E EPEko plazak, nola aukeratzen dira?

Jakin behar duzun lehenengo gauza da bi prozesu direla batean. Izen-emate bakarra egin genuen arren, denok hartzen dugu parte bi prozesuetan.

Alde batetik, 20 21 22 EPEa dago, eta, bestetik, egonkortzeko EPEa.

Plazen aukeraketa web honen bidez egin behar da.

20 21 22 EPEko plazak oposizio-lehiaketa bidez esleitzen dira, eta egonkortzeko EPEkoak, berriz, lehiaketako LEP bidez nagusiki.

Jakin behar duzu Osakidetzak erabaki zuela prozesu horietako bakoitzak bere plazak esleituta izatea; hau da, plaza jakin batzuk lehiaketa-oposiziora doaz, eta beste batzuk, lehiaketara.

Osakidetzaren web-orrian prozesu bakoitzari zer plaza dagokion asaltzen duten dokumentuak daude eskegita.

Zure kategoriako izangaien behin-behineko zerrendak argitaratzen dituztenean, lehiaketako EPEean hautagai gisa agertuko diren pertsonak egongo dira. Beste batzuk oposizio-lehiaketako EPEean agertuko dira, eta bi prozesuetan hautagai gisa agertuko den jendea ere egongo da.

Nola aukeratzen dira destinoak?

Sistema informatikoa aukera ditzakezun plazak erakutziko dizkizu.

Lehiaketako EPEan hautagai gisa agertzen bazara, prozesu horretarako esleitutako plazak bakarrik erakutsiko dizkizu.

Oposizio-lehiaketako EPEean hautagai gisa agertzen bazara, prozesu horri esleitutako plazak aukeratzeko erakutsiko dizu.

Eta bi prozesuetan hautagai gisa agertzen bazara, zure kategorian dauden plaza guztien artean aukeratu ahal izango duzu.

Orain, lehentasun-ordenaren arabera aukeratzea besterik ez da falta. Lehendabizi gehien interesatzen zaizkizun plazak aukeratu eta gutxien interesatzen zaizkizunak azkenean.

Kategoria handietan plaza asko daude lehentasunaren arabera ordenatzeko, pazientzia izan, ez da dena egun batean egin behar. Aukeraketa pixkanaka-pixkanaka egin dezakezu eta aldaketak gorde saioa itxi aurretik. Horrela hurrengo egunean aukeraketarekin jarraitu ahal izango duzu.

Osakidetza eta Sindicato Medico-ren arteko akordioa: interes partikularrak interes orokorraren gainetik

Akordio honek kolektiboka zatitutako negoziazio-eredu bati ateak irekitzen dizkio. Eredu horrek langileak banatu egiten ditu, lehen eta bigarren mailako langileak Irakurri

Osakidetzako 23-24-25 EPEan egindako azterketak eta bere erantzunak

ESK-tik oposiziogile guztien eskura jartzen ditugu orain arte egin diren 23/24/25 EPEko azterketak eta erantzunak. Irakurri

Nolakoa izan zen Osakidetzako 20-21 22 EPEko erantzun-orria?

Zuzentzat hartuko den erantzuna azpiko laukia bete gabe duen letra izango da. Irakurri

Osakidetzako lantokietan tratu iraingarririk ez!

Osakidetzako langileok ez dugu onartuko gure lantokietan tratu iraingarriak eta gizatasunik gabekoak ematea, joan den larunbatean, maiatzaren 23an, Ertzaintzaren eskuetan Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110
  • 111
  • 112
  • 113
  • 114