Duela 20 urte baino gehiago, Osakidetzak, ustez puntualak ziren asistentzia-eskaerei aurre egiteko, Autokontzertazio eredua ezarri zuen. Eredu horrek pertsona batzuen poltsikoak betetzeko bakarrik balio izan du, eta Osakidetzako langile-gabezia estrukturala betikotu du; normala, lehendik daudenak lan gehiago egiten dezaten ordaintzen badut, zertarako gehiago kontratatu?.

Hala ere, eredu honek langileak agortzen amaitu du, eta egunerokotasunean behin berriz beren lan-kargak handitu egiten direla ikusten dute, lan-baldintzak okerragotu egiten direla eta beren bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartu ezin dituztela.

Hondamendi horren erakusgarri, ESK bezalako sindikatuok urteak daramatzagu salatzen Lehen Arretan, Emergentzia erakundean eta EAGetan gertatzen dena eta uda iristean larriagotzen dena; pertsonal falta kronikoa (orain arte batez ere fakultatiboa, baina emaginak eta erizainak gero eta gehiago) kategoria guztietako lan kargak neurriz kanpo handitzea, administrazio alorren saturazioa eta abar.

Egoera honi gehitu behar zaio emaginek gure osasun-zentroetan eta ospitaleetan izango duten kaosa: lanaldiaren luzapenak, agenden saturazioa, estaldurarik eza, etab.

Egoera hauek,azken batean,arriskuan jartzen dute herritarren osasuna;EAJ-PSE hitzarmen programatikoan jasotzen den bezala, herritarrek merezi dute “Euskadiko osasun publikoa, unibertsala, dimentsionatua eta kalitate gorenekoa”, bi alderdiek urte hauetan guztietan desegiten jardun direna hain zuzen ere.

ESK-k kudeaketa errotik aldatzea exijitzen du Osakidetzan. Aldaketa horrek benetan zentroan jarri behar ditu langileak eta erabiltzaileak, eta Giza Baliabideen plan bat izan behar du, plantillaren egiturazko beharren azterketa serio eta zehatza eta birdimentsionamendu egokia egiteko, Osakidetzako langileen arrisku psikosozialen azterketa baten bidez eta plantillaren benetako gehikuntza dakarren lan-kargen azterketa baten bidez.

Era berean, ESK-k Osakidetzari exijitzen dio behingoz ireki ditzala negoziazio prozesu erreal eta gardena Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatuekin,Osakidetzako langile guztien eskubideak hobetuko dituzten akordioetara iristeko.

Autokontzertazioa ez da konpobidea!

Freepik-en irudia

Alberto Martinezek 24 orduko guardiak kendu ditzakeela iragartzen badu, ZERGATIK EZ DITU KENTZEN?

Ezinbestekoa da gainerako kategorien moduko txanda-eredu baterantz aurrera egitea, atsedenerako eskubideak eraginkortasunez errespetatuko dituena eta pazienteentzako kalitatezko osasun-arreta bermatuko duena. Irakurri

Garapen Profesionalak soldata-arrakala sustatzen du

Garapen Profesionalaren eredua emakumeak kaltetzen ditu, soldata arrakala handituz eta zaintza lanak zigortuz. Irakurri

Betetze zaileko EPE berria ez da konponbidea

“LMAT Familiako Medikuen eta  Pediatren azken urteko langile egoiliarrak lanean jarriko ditugu”-ren sortzaileek, betetze zaileko EPEaren bigarren emanaldiarekin datoz. Irakurri

"Erantzunak", Lehen Arretarekiko harremana hondatu eta pribatizatzeko tresna.

Erantzunak, Lehen Arretako administrazio-arloen aplikazio informatiko berria, bere funtzioa inola ere betetzen ez duena eta, gainera, telefono bidezko arreta pribatizatzeko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110