OMEk COVID-19 mundu-mailako pandemia izendatu eta urtebetera, osasun-sektore publikoak krisi larri horri, ustekabean, babesik gabe aurre egitera eraman gintuzten egiturazko arazo berberei eusten die, eta ondorio negatibo larriak ditu profesionalen eta herritarren osasunean eta segurtasunean.

Administrazioak neurri eskasak hartu ditu, gerora sortutako arazoak "nola edo hala" konpontzen saiatzeko, baina azken urtean bizi izandako egoeretara eraman gaituzten gabeziak konpondu gabe.

Borondate politikorik ez dagoenez, gaur egungo testuinguruan konpondu gabe jarraitzen dugu Osakidetzan pairatzen ari garen prekarietatearen eta behin-behinekotasunaren arazo larria. Europar Batasunak arazo horren gainean ohartarazi du berriro ere, eta Estatuko Gobernuari eskatu dio horri irtenbideak bilatzeko pandemiaren ondorio larriak arintzeko Europako funtsak jasotze aldera.

Osasun-sektore publikoan behin-behinekotasuna gehiegikeriaz erabili da urteetan, eta eragin negatiboa izan du langileen lan-baldintzetan. Egungo egoera eragin duten faktoreen artean, honako hauek nabarmentzen ditugu: LEPen deialdia ez da nahikoa izan azken urteetan, kontratazioan iruzurra egin da, gehiegizko lan-karga edo langile falta izan da, eta birjartze-tasak ezarri dira.

Plantillak lan-karga jasanezinak hartzen ari dira beren gain, oro har. Premiazkoa da egungo ratioak hobetzea, lan-kargak murriztea eta arautu gabe dauden eremuetan arautzea. Halaber, plantillak handitzea, aldi baterako milaka profesionalek betetzen dituzten egiturazko lanpostuak gehituta.

Hala ere, Euskal Osasun Zerbitzuak plaza-eskaintza egin du 18/19 lan-eskaintza publikorako, eta ez da nahikoa, birjarpen-tasari buruz ezarritako araudia kontuan hartuta. Eskaintza honek ez du ematen sakoneko gabeziei aurre egiteko ere, eta are gutxiago horiek konpontzeko. 2019ra arte hutsik zeuden 9.410 lanpostuetatik 3.535 soilik eskaintzen ditu Osakidetzak, hau da, dauden lanpostu hutsen%62,4 prozesutik kanpo geratuko lirateke.  Inkongruentea da Euskal Osasun Zerbitzuak aldi baterako 10.000 profesional inguru daudela onartzea eta 3.535 lanpostuko eskaintza barregarria egitea euskal osasunean lan egiten duten pertsonei egonkortasuna emateko. Horri gehitu behar zaio milaka langile (5.000 inguru) ari direla egiturazko funtzioak betetzen formalki sortu gabe dauden lanpostuetan, eta, zalantzarik gabe, sortu eta hornitu egin behar direla, egindako lanak ezinbestekoak baitira osasun-zerbitzu publikoa eskaintzeko.

Salbuespenezko egoera da, eta salbuespenezko neurriak eta legezko mekanismoak behar ditu aurre egiteko. Beharrezkoa da negoziazio kolektiboa aktibatzea eta mobilizatzea, honako hauek eskatzeko:

  • Orain mahai gainean dauden legegintza-proiektuen aldaketa, nahikoak ez direlako, enpleguaren finkapena bermatzen ez dutelako eta aldi baterako kontratazioaren gehiegikeriarekin amaitzen ez dutelako.
  • EAEko erakunde guztiei eta erakunde horietan ordezkaritza duten indar politikoei, aparteko finkatze-prozesuak, bermatzaileak, negoziatuak eta nahitaez bete beharrekoak gaitzen dituzten arau-aldaketak bultza ditzaten.
  • Mekanismo hauek antolatzea:
    • Kontratazioan behin-behinekotasunaren abusua ezabatzera behartzen dutenak.
  • Egiturazko behar guztiak identifikatu eta azaleratzen dituztenak.
  • Plantillak beharrizan horien arabera areagotzea, behin-behinekotasun handiko egungo agertokira itzultzea saihestuz.
  • Abian dauden LEPak kolektibo bakoitzaren beharren araberako aparteko neurriak barne hartzea, eta negoziazio kolektiboaren emaitza izatea.
  • Pribatizazio eta kanporatze-politikari amaiera ematea eta plantillak gaztetzeko eta aurretiko erretiroak sustatzeko plan bat.

ELA, LAB, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuok grebara aterako gara apirilaren 22an EAEko sektore publiko osoan, enplegu publikoa sortzearen, aldi baterako enplegua finkatzearen eta pairatzen duten aldi baterako langileen alde.

Dinamika horren barruan, dei egiten dizuegu zuen zentroen atarian elkarretaratzeak egin ditzazuen martxoaren 30ean eta apirilaren 15ean, pairatzen ari garen prekarietatea eta behin-behinekotasuna salatzeko.

Osakidetza aldatu, gure buruak zaintzeko

Osakidetzako langileei eskatzen diegu Osakidetzan aldaketak defendatzeko aukera eman diezagutela, gure lan-baldintzak hobetzeko. Osakidetza aldatu enpatia, koherentzia, etika eta irmotasunatik. Irakurri

2020-21-22-E EPEko plazak, nola aukeratzen dira?

Jakin behar duzun lehenengo gauza da bi prozesu direla batean. Izen-emate bakarra egin genuen arren, denok hartzen dugu parte bi Irakurri

Azaroaren 28ko Osakidetzako hauteskundeetan, posta bidez eman dezakezu botoa

Modu errez batean azaltzen dizugu nola bozkatu dezakezun postaz. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88