Industria biomedikoa oso indartsu dabil eta gobernuek Osasun Politikan hartzen dituzten erabakietan eragin handiena duen sektore ekonomikoetako bat. Irizpide merkantilistekin, ikertzen, ekoizten eta saltzen denaren jarraibideak  ezartzeko gaitasuna du, oso hazkunde handia lortuz.

Munduko poltsa gehienak martxoan erortzen ziren bitartean, Gilead, Remdesivir botikarekin, eta Moderna Inc., txerto esperimentalarekin, bezalako enpresek beren akzioen balioa apar gisa hazten ikusi dute. Bizi ari garen gerra “hotz” honetan txertoak dira lehengo buru nuklearrak.

Covid-19aren pandemia heriotza-kausa nagusia bihurtu da munduan, minbiziaren eta malaria bezalako beste infekzio batzuen gainetik, munduko ekonomia geldiarazteaz gain. Agentziak eta gobernuak, farmazia-industria eta arrisku-kapitala zifra astronomikoak inbertitzen ari dira sendagai bat aurkitzeko. Esate baterako, AEBetako ikerketa-agentzia bat mila milioi dolar inbertitzen ari da txerto bat aurkitzeko; aipatzearren, J&J farmazeutikak bere aldetik, 500 milioi dolar inbertituko ditu.

J&J eta GSK erraldoiek, txertoak kostaprezioan salduko dituztela ziurtatzen dute, “irabaziak geroago lortzeko zain”, urtaroko txertaketekin. Ez dute esaten zenbat irabaziko duten burtsan eta zenbat lehenengoak izateak suposatuko dien “izen onean”, baina jasotzen dituzten inbertsio publiko izugarriak ere ez dute “kostaprezio” horretatik kentzen.

Honen guztiaren erdian patenteak daude, estatuek beren jabeei hamarkada batean edo bitan “asmakuntza” monopolioan ustiatzeko pribilegioa ematen dien lege-mekanismoa. Hala ere, intsulinarekin egin zutena errepikatzen bada, aldaketa txiki batzuek patentea eta monopolioa luzatu dezakete. Ez da beharrezkoa egoera honek sortzen dituen ondorioetan luzatzea: eskuratze arazoak hainbat populazio-taldeetan, osasun-sistemen agortzeak gehiegizko prezioak direla eta, patenterik gabeko funtsezko sendagaien urritasuna, iruzur zientifikoa eta sanitarioa (Tamiflua adibidez) eta  Talidomida bezalako eskandaluak.

Patenteek ez dute zerikusirik jabetza intelektualarekin eta ez dute berrikuntzarik sustatzen. Patenteak salgaiak dira eta horrela maneiatzen ditu sistema kapitalista neoliberalak. Horren adibide da C hepatitisaren aurkako sendagai ospetsua (sofosbuvir). Pilula bakoitzak mila dolar balio du, baina 0,9 euroren truke ekoizten da. Izan ere, patentearen jabe zen enpresak, Gilead-ek, ez zuen sendagaia garatu eta ez zuen euro bakar bat ere inbertitu ikerketan; beste enpresa bati erosi zion patentea.

Patentea gizarte-ezagutza pribatizatzeko eta merkantilizatzeko modua da. Ez da botikarik garatzen inbertsio publikorik gabe, zuzenean, diru-laguntzen bidez, edo zeharka, behar diren jakintza eta teknologien bidez. Jakintzak, ezinbestean, jatorri soziala, kolektiboa eta historikoa duelako.

Ezker sozialaren irudimenean publikoa eta pribatua bananduta doaz, baina egia esan, bereizketa hau azkenengo hamarkadetan desagertuz doa. Unibertsitateek, ikerketa-zentroek eta farmazeutikek estu-estu lan egiten dute, sarritan konglomeratu fisiko gisa, non langileak enpresak legalki kontratatuak izan baitaitezke unibertsitatean baliabide publikoekin lan egiten duten bitartean, eta alderantziz.

Estatu espainoleko ikerkuntza zentroak, hauen artean paradigmatikoak gureak, patente-ekoizle lanetan dihardute. Arrisku gutxien dutenak baheztatu ondoren, multinazional gutxi batzuek merkaturatuko dituzte: Inbertsio publikoa, prekarietate lokala eta onura pribatuak. ideologia neoliberalak bultzatutako “lankidetza publiko-pribatuaren” formula da hau, etekin pribatua diru publikoarekin finantzatzea besterik egiten ez duena.

Ezker sozialetik, krisi honetan bereziki, patenteak bertan behera uztea, prezioak kontrolatzea, medikamentuen hornidura eta unibertsaltasuna bermatzeko farmazia publiko bat sortzea eta COVID-19aren kontrako diagnostikoak exijitzen dira. Neurri hauek adabakia dira, baina adabaki beharrezkoa, arazoa produkzio zientifikoaren eta maila guztietan jakintzaren merkantilizatzearen oinarrian dagoelako.

ESK sindikatuak Industria Farmazeutiko Publikoa sortzea defendatzen du, plangintza demokratikoaren bidez, sozialki beharrezkoak diren farmazia-produktuen ikerketa, garapena, ekoizpena eta banaketa kontrolatuko dituena.

Horretarako, ezinbestekoa da egungo industria esku hartzea, I+G+Bn diru publikoa zertan eta nola inbertitzen den argituko duten ikuskaritza egitea, ikerketa biosanitarioan pizgarrien sistema eta patenteen sistema ezabatuz.

Osasun publikoa jorratzeko gure modua birmoldatze sakona behar du, Lehen Mailako Arreta osasunaren prebentzio eta promozio lanetan bultzatuz eta indartuz, gaixotasunaren gizarte-determinatzaileei irmo helaraziz eta sozialki onartutako teknologietan eta tratamenduetan inbertituz, interes pribatuak eta farmazeutiken enpresa-etekinak alde batera utziz.

Hemen aurkitu dezakezue Berrian argitatu zuten laburtutako textua.

Alfredo Caro Maldonado @cienciamundana, ESK Sindikatuko militantea

Garapen profesionala: Osakidetza, epaia bete!

Osakidetzaren azpijokoa Mahai Sektorialean lortutako akordioari uko egitea da. Orain “aurreakordioa” deitzen dio. Irakurri

ESK sindikatuak Arrasate ospitaleko kirofanoan segurtasun falta salatzen du

ESKk Zerbitzu Zentralen berehalako esku-hartzea exigitzen du praktika hauekin amaitzeko Irakurri

Greba hauek ez dira Osakidetzaren promesa hutsekin geldituko

ESK sindikatuak Osakidetzak Garapen Profesionalarekin egiten duen erabilera makiavelikoa salatu nahi du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56