ESK sindikatuak publikoki salatu nahi du Deustuko Etengabeko Arretako Guneetako (EAG) gidari-langileek jasaten duten prekarietate eta arrisku egoera, beren ibilgailu pribatuen aparkalekuei dagokienez, lanaldian zehar.

Enpresak intermodal geltokiko parkinga erabiltzeko aukera eman badu ere, irtenbide hori ez da nahikoa ezta praktikoa ere langile hauentzat. Izan ere, ordutegi irregularrak dituztenez, 15:00etatik aurrera iristen dira askotan lanera, eta ordurako arratsaldeko txandako lankideek dagoeneko aparkatuta izaten dute. Horrek sarritan hutsik ez dagoen parkinga aurkitzea ekar dezake, eta ondorioz, autoa Basurtuko Unibertsitate Ospitaletik urrun utzi behar izaten dute; han baitago beren lanerako erabiltzen duten enpresako ibilgailua.

ESK-k ohartarazi du egoera hori are larriagoa dela behin-behineko langileen kasuan, askotan ez baitute baimenik beren matrikularekin parkingera sartzeko. Gainera, langile hauek gauerdian amaitzen dutenean lanaldia, ospitalera itzuli behar izaten dute enpresako autoa uztera eta euren autoa jasotzera. Kasu horietan, gaueko desplazamendua, ospitaletik edo intermodaletik kanpo aparkatuta dagoen lekura joateko, segurtasun-arrisku nabarmena bihurtzen da.

Sindikatuak irtenbide erraz eta eraginkorra proposatzen du: langile hauek beren ibilgailu pribatua aparkatu ahal izatea enpresako autoa atera ondoren libre gelditzen den lekuan. Horrela, bermatzen da Etengabeko Arretako Guneetako ibilgailuarentzat gordetako plaza ez durla hirugarren batek okupatuko, itzulera-prozesua arintzen da, eta langileen segurtasuna eta osotasuna babesten dira.

ESK-k Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Zuzendaritzari eskatzen dio neurri azkarrak har ditzala kolektibo honen lan-baldintza duin eta seguruak bermatzeko, izan ere, langile hauek funtsezkoak dira osasun-sistemaren funtzionamendurako

Hemen deskargatu dezakezue arazoa salatu eta konponbideak eskatzeko aurkeztu dugun idatzia.

Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko Prebentzio Oinarrizko Unitateak erantzun digu gure kexa ospitaleko segurtasun arduradunari helarazi diola, eta hark hartu zuela ospitalaren barruan aparkatzea ez uzteko erabakia. ESK sindikatuaren iritziz, erabaki hori zoritxarrekoa da, izan ere, arazoa sortu duenak —ospitale barruan aparkatzen jarraitzea eragotziz— ez luke bere jardueraren egokitasuna aztertu behar. Segurtasun arduradunarekin hitz egin ondoren, ziurtatu digu Termibusean aparkatzeko ezintasuna une jakin bateko gertakaria izan zela eta PACeko gidariek ez luketela aparkatzeko arazorik izan behar. Kasua berriro gertatuz gero, jarri harremanetan ESK sindikatuko ordezkariekin, berriro neurriak har ditzagun.

Deustuko PACeko gidarien segurtasuna bermatzeko lanean jarraituko dugu.

CCOO, UGT eta CSIF-ek langile publikoen baldintzak erabakitzen dituzte entzun gabe

CCOO, UGT eta CSIF-ek langile publikoen baldintzak erabakitzen dituzte entzun gabe 2025 abenduak 12 Bada garaia administrazio guztietara, udaletara, foru Irakurri

ESK Eusko Legebiltzarrera joan da EH Bilduk planteatutako Osateken kudeaketari buruzko eztabaida jarraitzera

EAJ eta PSE, ez dute inolako autokritikarik egin, inoiz ikusi ez diren kopuruetan dauden itxaron-zerrenden datu tamalgarriak direla eta. Irakurri

Anbulantzia %100 publikoak Osakidetzan orain!

Garraio sanitarioko langileak eta herritarrak oro har, abenduaren 9an Eusko Legebiltzarraren aurrean garraio sanitarioaren % 100 publikoaren alde egingo den kontzentrazioan Irakurri

ESK-k salatzen du Deustuko Etengabeko Arretako Guneetako (EAG) gidari-langileek aparkalekuei dagokienez pairatzen duten egoera

ESK ha solicitado que los conductores puedan aparcar en el hospital en el sitio que dejan libre al retirar el Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107