HAUTESKUNDERIK GABE Bizkaiko Lehen Arretan

Kargatzen...

Osakidetzako zerbitzu osagarrien EAJren proiektua beti izan da pribatizazioa. Pribatizazio hori inposatua izan da, baina inoiz ez du hori justifikatzen duen kalitatearen eta ekonomiaren eraginaren inguruko azterketarik aurkeztu. Bere helburua milioika eurotako negozioa enpresa pribatuei erraztea da, irabaziak besterik bilatzen ez dituzten enpresak eta Euskadi Buru Batzarreko zenbait kide bertako zuzendaritzan egondakoak direnak, Garbialdi kasu. Urduliz ez zen, bada, ezberdina izango.

Luzea izan da Urdulizko Ospitaleko zerbitzuen pribatizazioaren aurkako borroka; sukaldea, garbiketa, ikuztegia, arropa zuria, mantentzea eta erresonantzia (Osatek) zerbitzuena, baina merezi izan du. Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak Osakidetzak jarritako errekurtsoa atzera bota du eta ESK sindikatuak pribatizazioaren kontra adierazitako argudioei arrazoia eman die; sukaldeko, garbiketako, ikuztegiko eta arropa zuriko zerbitzuak publikoak izan behar dira.

Denbora luzez, ESS (Sendagileen Sindikatua) ez beste sindikatu guztiak eta langileak Urduliz % 100 publikoaren alde mobilizatu gara. Elkarretaratzeak, Arartekoari helarazitako kexak, jendartea informatzeko kanpainak eta ospitale handietan egindako 2 orduko lanuztea.

Osakidetzak, hala ere, langileen eta Urduliz irekitzeagatik kaltetutako biztanleen manifestazio guztiak mespretxatu eta sukaldea, garbiketa, ikuztegia eta arropa zuria pribatizatzeko lizitazioak iragarri zituen.

Pribatizazioa bultzatzen duen erabaki horren kontra, ESK-k  Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoan (KEAO) elkarrekin errekurtsoa aurkezteko aukera aurkeztu zien gainontzeko sindikatuei. Kalkulu oker batek, ordea, batera jotzea eragotzi zuen.

Azkenean ESK eta CCOO sindikatuok aurkeztu genuen salaketa. Darpon jaunak bere akordioak betetzen ez dituela uste dugu, Funtzio Publikoko akordioa eta Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituena ez ditu betetzen. Akordio horietan sail berriak ez kanporatzeko eta egun daudenetan txertatzeko konpromisoa hartu zuen. Hain berea den jarrera autoritario eta ez demokratikoaren beste adibide bat.

Okerrena da zerbitzu horien kudeaketa pribatua hiritarren eta langileen kalterako izango dela, egun nahikoa frogatua baitago pribatizazioek diru-kutxa publikoari gainkostu bat eragin, enpleguaren prekarietatea ekarri eta kalitatearen urritzea sortzen dutela. Sailburu jaunak, interesatuki, ez du inoiz kalitatearen eta ekonomiaren eraginaren inguruko azterketarik aurkeztu nahi izan eta eredu biak aurrez aurre jarriko lituzkeen eztabaida publikoari uko egin dio.

KEAOren erantzuna sendoa izan zen. Arrazoia eman digu eta sukaldea, garbiketa, ikuztegia eta arropa zuria pribatizatzeko lizitazioak bertan behera utzi zituen Osakidetzak bere Akordioak ez baitzituen bete (Funtzio Publikoko mahai orokorrekoak eta Osakidetzako Akordioa).

Alabaina, CCOOen sukaldearen, ikuztegiaren eta arropa zuriaren inguruko salaketa atzera bota zuen berandu aurkeztu zelako.

KEAOren ebazpenak sendoak baziren ere, Osakidetzak administrazioarekiko auzibidera jotzea erabaki zuen.

Prozedura judizial guztiak iraun bitartean ESK irmo mantendu da Urduliz % 100 publikoa ren aldeko irizpideetan. Irmotasun horrek, bakarka bada ere (CCOOk ez zuen egin), Osakidetzaren asmoen kontra egitera eraman gintuen, erakunde horrek auzitegiaren erabakira arte lizitazioen baliogabetzeak kautelaz eten nahi zituen, KEAOk esandakoei ihes egiteko saiakera batean.

Gure aurkaritzak, ospitalizazioen irekitzeak izandako urte beteko atzerapenaren inguruko kritikek eta Auzitegi Nagusiak Osakidetzak eskatutakoa baliogabetu izanak, Administrazioa Urduliz irekitzera behartu zuen eta sukaldeko, garbiketako, ikuztegiko, arropa zuriko langileak Osakidetzako zerrendetatik kontratatu behar izan zituen.

Azkenean, Auzitegi Nagusiak epaia eman du, ESKren errekurtsoa osorik baietsi du eta CCOOrena soilik garbiketako zatia, besteak berandu aurkezteagatik ez baitziren onartu. Arrazoia ematen digu eta esaten du Osakidetzak ezin dituela sukaldeko, garbiketako, ikuztegiko eta arropa zuriko zerbitzuak pribatizatu, beraz, berezko langileak kontratatu beharko dituzte.  Epai benetan garrantzitsua:

  • Osakidetzaren pribatizazio politikaren porrota baita. Negoziazio kolektiborako eskubidea babesten du bai eta bertatik ateratako akordioen betetzea ere.
  • Auzitegi Nagusiak ez du pribatizazioa justifikatzen duen salbuespeneko egoerarik ikusten.
  • ESK kaltetua eta interesduna da gai honetan eta salaketak aurkezteko gaitasuna dauka.
  • Beste zerbitzu batzuetan, laster irekiko den Eibarko ospitalean adibidez, Osakidetzak duen irrika pribatizatzaileari galga jartzen dio.
  • Osasun prozesuetan sukaldeko eta garbiketako langileek duten garrantzia azpimarratzen du; ikerketa objektiboek zerbitzu horiek kalitatean, tratamendu medikuen eraginkortasun eta hobekuntzetan duten garrantzia baloratzen dute, bai eta garbitasunak zentro publikoetako morbimortalitatean duen eragina ere.

ESK poztu egiten da zerbitzu horiek kudeaketa publikotik eta berezko langileekin egiten daitezen lagundu izana. ESK-k borrokan jarraituko du mantentze eta TER kategoriek ere kudeaketa publikoa izan dezaten, Urduliz % 100 publikoa errealitate bihurtzeko; merkeagoa, kalitate hobeagokoa eta langileen baldintza duinagoak dituen aukera delako. Sinatutako akordioekin errespetuzkoa izateaz gain.

 

DARTH PON: EZTABAIDATZEA ARIKETA OSASUNTSUA DA

 

Kalitatearen eta ekonomiaren eraginaren inguruko azterketa batek arrazoia emango liguke. Argudio batzuk emango ditugu:

  • Nafarroako Kontuen Ganberako, Nafarroako sektore publikoa ikuskatzen duen organoko, txostenak adierazi zuen Nafarroako ospitalguneko sukaldeen pribatizazioak, Catering Mediterranea enpresarekin egindakoak, ez ziola foru diru-kutxari inolako aurrezkirik ekarri (kontrakoa baizik, 670.000 euro garestiagoa izan zen) eta kalitate neurgailurik eza egiaztatu zen.
  • Gainera, egunkarietako orri asko bete ziren erabiltzaileek jatekoaren kalitate galeraren inguruan egindako salaketekin.
  • Osakidetzaren argudioak oso ahulak dira: pribatizazioak ere enplegua sortzen du eta aberastasuna dakar. Enpleguari dagokionez, bistakoa da ez litzatekeela lanpostu gehiago sortuko pribatizatzeagatik eta, zalantzarik gabe, prekarioagoak izango lirateke. Aberastasuna sortzeak, ordea, diru publikoa enpresa pribatuetara eramatea esan nahi du, langileen soldatak ordaintzeaz gainera beraien etekinak ere bildu behar baitituzte. Azken finean, zergapeko guztien diru xahutze bat.

“pribatizatzea garestiago ateratzen da, kalitate gutxiagoko enplegua sortzen du eta zerbitzuaren kalitatea gutxitzen da.”

 

Garapen profesionala: Osakidetza, epaia bete!

Osakidetzaren azpijokoa Mahai Sektorialean lortutako akordioari uko egitea da. Orain “aurreakordioa” deitzen dio. Irakurri

ESK sindikatuak Arrasate ospitaleko kirofanoan segurtasun falta salatzen du

ESKk Zerbitzu Zentralen berehalako esku-hartzea exigitzen du praktika hauekin amaitzeko Irakurri

Greba hauek ez dira Osakidetzaren promesa hutsekin geldituko

ESK sindikatuak Osakidetzak Garapen Profesionalarekin egiten duen erabilera makiavelikoa salatu nahi du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56