Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Osakidetza zigortu egin zuen, eta 2011n plazaratu zituen lanbide-garapenaren deialdi batzuk, baina aldebakarrez bertan behera utzi zituenak, epaiaren aginduz ebatzi, eta dagozkien soldata-osagarriak ordaindu beharko ditu, atzerakinak ere barne. Epaian aitortu denez Osakidetzako 7.000 langilek ez zuten nominan jaso zegokien soldata-osagarria, jasotzeko eskubidea izan arren.

Osakidetza, ohikoa den bezela, epaia errekurritu egin du murrizketak aplikatzeko daukan borondate argia erakutsiz.

Hori gutxi balitz bezala, Osakidetzak soldata-eskala bikoitza sortu du bere plantillan, batetik, lanbide-garapenera sartzea eta hori kobratzea izan dutenak, eta bestetik, merezimendu berdinak eduki arren, deialdian parte hartzerik izan gabe kobratzen ez dutenak, edo dagokiena baino gutxiago kobratzen dutenak. Osakidetzak diskriminazio onartezina sortu du, behin eta berriz salatu duguna, eta beste behin, berehala amaitutzat jotzeko eskatzen duguna.

Horregatik plantillari zor zaizkion diru-kopuruak, etendako deialdiagatik, eta 2012tik egin ez direnengatik, 250 milioi eurotik gorakoak dira.

Osakidetzak argi utzi du ez daukala atzerakinak ordaintzeko borondaterik, ez epaian jasotakoak, ezta deialdi ezagatik kaltetuak izan diren langileei zor dizkienak, baina urtarrileko nominan osagarria ordaintzen hasiko zela ziurtatu zuen. Baina Osakidetzak ez du betetzen ezta berak agindutakoa, eta ordainketa hori ez da gauzatu.

Honen aurrean, honako hau aldarrikatzen dugu berriro ere:

1.- Epaiaren eraginpeko langileei zor zaizkien diru-kopuruak berehala ordaintzeko eskatzen dugu, eta baita deialdi-ezagatik kalteturik gertatu diren gainerako langileei ere, eta hortaz gaur egun dagoen soldata-eskala bikoitzarekin amaitzeko. Eta ordainketa horiek egin behar zaizkie, langile guzti horiei, atzerakinekin. Ez dugu murrizketarik onartuko.

2.- Lanbide Garapenaren eredu berri bat negoziatzeko eskatzen dugu, irizpide objektiboen arabera eta diskriminaziorik gabe; oraingoa ez bezalako beste eredu bat adostearren. Hasieratik agertu genuen gure desadostasuna oraingo ereduarekin, eta ordezko aukerak proposatu genituen.

Egoera honen aurrean eta gurea aldarrikatzeko, datorren ostiralean, otsailak 8, egingo ditugun kontzentrazioetan parte hartzera deitzen zaitugu. Kontzentrazioak honako lan zentruetan egingo ditugu:

BASURTU OSPITALEA – 12,00tan

TXAGORRITXU OSPITALEA – 12,00tan

DONOSTIA OSPITALEA – 12,00tan

Osakidetzak 20-21-22-E EPEaren prozesua zapuztu nahi du

Argi duguna da ESKrentzat erabaki ona izan zela Osakidetzan emandako zerbitzuak gainerako administrazio publikoenaren gainetik baloratzea Irakurri

Hau da gure programa Osakidetzarako

Osakidetzako langile guztientzat baldintza duinak bermatzeko ESK-k bultzatuko dituen proposamenak azaltzen dizkizuegu. Irakurri

Erabateko sekretismoa 20-21-22-E EPEaren ebazpenean

Onartezina da plantilla eta oposiziogile guztiak erabateko desinformazio egoeran mantentzea. Irakurri

ESK-k ez du onartzen Osakidetza konpondu nahi ez duen eta EAJri aurpegia garbitu nahi dion diagnostikoa

Osasun Sailak ez du sakoneko akatsik onartzen, eta Mahaiko koordinatzaileak ezarritako metodologia opakua, partziala eta antidemokratikoa da, eta, gainera, desberdinen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92