Azken hilabeteetan, langileei eragiten dieten hautaketa eta hornikuntza prozesu guztien ku-deaketa geldirik edo kaosean murgilduta dago.

Kontratazio-zerrendetan sortutako egoerak eta akatsez beteriko argitalpen errepikatuek kalte larria eragiten diete zerrenda horietan dauden pertsonei. Puntu honetan segurtasun eza erabatekoa da, eta kezka, izugarria.

Kontratazio-zerrendena icebergaren punta baino ez da, eta egoera jasanezin hori LEP-en kudeaketara ere hedatzen da: LEP gainjarriak, epai judizialen ondoriozko oinarri-aldaketak, ebazpenetarako denbora-konpromisoak haustea, etab.

Era berean, lekualdatze eta mugikortasun prozesuek urteetako atzerapenak dituzte, eta ez dirudi konponbiderik edo deialdirik egingo denik, salbu eta konponbidea zuzendaritzak aurrera eraman nahi dituen neurriekin lotuta badago, estaldura zaileko lanpostuen LEPa baino lehenagoko lekualdatze-lehiaketan ikusi ahal izan dugun bezala.

Azken finean, egoera ez da berria. Osakidetzako giza baliabideen kudeaketak aspalditik ditu zailtasunak, baina enpresa pribatu batek kudeaketa sistema bat sortzearen konponbideak egoera are gehiago larritu besterik ez du egin. Zerbitzuen pribatizazio berri baten eta horren ondorio larrien aurrean gaude.

Langileei dei egiten diegu kalera ateratzeko, Osakidetzako zuzendaritzari presio bateratua egiteko, gure haserrea eta frustrazioa serio har ditzan eta langileak zigortzen ari diren arazo larri horiek konpontzera bideratutako premiazko neurriak bultza daitezen.

Langileei dei egiten diegu lan-zentro guztietan elkarretaratzeak egitera datorren maiatzaren 9an, goizeko 11:00etan ospitaleetan eta 13:00etan Lehen Mailako Arretako zentroetan.

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETARAKO PREMIAZKO NEURRIAK, ORAIN!

EKAINAK 9
11:00 etan OSPITAL GUZTIETAN
13:00 LEHEN MAILAKO ARRETAKO ZENTROETAN

ESI Araba: Elkartasuna publizitatea denean

“Osasun-lankidetzarekiko konpromisoaz” ahoa betetzen zaien bitartean, profesionalei GKEekin elkarlanean aritzeko aukera ukatzen diete. Irakurri

Nola zenbatzen da Osakidetzako prozesuetan lan egindako denbora?

  Prozesu desberdinetan egindako lan‑denbora zenbatzerakoan kontuan izan beharreko gaiak azaltzen dizkizuegu Irakurri

ESK-k Eusko Jaurlaritzaren Premiazko eta Premiazkoak ez diren Osasun Garraioaren pleguak errekurritu ditu

Premiazko eta Premiazkoak ez diren Osasun Garraioaren pleguak errekurritu ditugu, ia 1.400 milioi euroko balioa dutenak, araudia ez betetzeagatik. Gure Irakurri

ESK sindikatuak parte hartuko du Osakidetzako lan baldintzak hobetzeko borrokan

ESK-k bere indar guztiak jarriko ditu lanean Osasun Saila negoziatzera eta Osakidetzaren arazoei irtenbideak ematera behartuko duen erantzun kolektibo bat Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110
  • 111
  • 112
  • 113
  • 114
  • 115
  • 116