Darpón kontseilari jaunak, itxaron zerrendak murrizteko parlamentuan iragarritako neurriak zaharrak dira estreinatu baino lehen. Ez dago berrikuntza handirik. Osakidetza bera bezain zaharrak dira ia, eta gaur egun arte ez dute eraginkortasunik frogatu.

Neurri hauek aurkeztu aurretik kontseilariak hainbat lore botatzen dizkio bere buruari. Osakidetzari gustatu ei zaio gogoratzea bere osasun gastua gainontzeko komunitate autonomoen artean altuena dela, bide batez, Espainiako osasun gastua, Europar Batasunaren esparruan, hiru azkenen artean dagoela isilaraziz; eta EAEren gastua azken lauen artean legokeela. Horrela, Europar Batasuneko bataz besteko  gastu sanitarioa, gurea baino 59€ altuagoa da.

Euskadiko BPG (PIB) per capita 31.805€koa da. ESKren iritziz, parametro honetan bikoizten ditugun komunitateekin konparatzea, ikerketa metodo iruzurtia da. Frantziarekin konparatuz gero, antzeko BPG per capita dute, 33.300€, biztanle bakoitzaren osasunean gu baino askoz gehiago inbertitzen dutela ikusten dugu; Frantziak 2.886€ eta Euskadik 1.619€.

Itxaron zerrenden egoeraren aurrean, kontseilari jaunak, autokontzertazioa (eta ordu estren ordainketa) aurkeztu du neurri nagusi moduan. Neurri hau 1992an ezarri zen eta itxaron zerrendekin amaitu ezezik, kronifikatu egin ditu, langile batzuengan gainsoldatak baimenduz, medikuak gehien bat. Neurri zaharra, insolidarioa eta ez eraginkorra.

Posible da, kontseilari jauna, ezarpenetik 25 urte pasa direnean, ez dabilen neurri batekin pozik agertzea? Inork pozik agertu daiteke gaur eguneko itxaron zerrenden kudeaketa manipulatuarekin? Ezin da pozik agertu Gurutzetan urte bete baino luzeagoko itxaron zerrenda dagoenean traumatologiako kontsultetan, edo 9 hilabetekoa Basurton. Ezta Erresonantzia Magnetikoa egiteko 4 hilabete itxaron behar denean. Ezin da pozik agertu destajismoa sustatzen duen autokontzertazioarekin, utz egiteen arriskua handitzen bait du, emandako arretaren kalitatea murrizten duen bitartean.

Aurkeztutako beste neurria, kontzertazioa edo zentro pribatuetara deribatzea da. Partida hau azken urteetan gora ez badu egin ere, aurrekontu publikoetatik alde egiten duen diru kopurua oso gogoangarria da (350 miloi euro). Partida honen zatirik handiena hainbat zentro pribatuetara doa, haien aktibitatearen portzentairik handiena Osakidetzatik datorkien zentroetara hain zuzen ere.

Kontseilariak, ustezko ezohiko aktibitate altuetako uneetan, kontzertazioaren atea zabalik uztea larritu egiten gaitu. Ezohiko aktibitate hauek oso ohikoak dira urtaroko egoera batzuetan, hortaz, erraz aurreikusi daitezke. Gainera, zenbait espezialitate ate hori erabili dezakete etorkizunean deribazio gehiago egiteko.

Zure agerraldian dena da arrosa kolorekoa, kontseilari jauna. Ez dago auto-kritikarik Osakidetzako benetako egoeraren inguruan.  Langileok egunero pairatzen dugun errealitatearekin zerikusirik ez duen errealitate birtual batean kokatuta zaude: langile falta zerbitzuetan, gaixoaldi-bajak, oporrak edo ez egoteak betetzeko kontratazio eza, ohe itxiera, larrialdi zerbitzuen kolapsoa, lan gain kargak. Egoera honek estresa eta egoneza sortzen ditu langileengan, hutsegiteren bat izateko aukera handiagotzen bait da; eta, nola ez, kalitatearen galera dakar zuk zuzendutako zerbitzuan.
 

Lausengurako joera nabari honekin saila da Osakidetzak dituen arazoei irtenbiderik bilatzea, hortaz, ESK sindikatutik bakan batzuk proposatzen dizkizugu:

• Itxaron zerrendak murrizteko bide berriak esploratzea; eraginkorrago eta efizienteagoak. Adibidez, alde sindikalak aspaldi proposatutakoa, Hezkuntza Sailarekin batera Mediku izateko heziketa plaza kopuruaren handitzea planifikatzea, oraingo eta etorkizuneko beharrei aurre egin ahal izateko.

• Ospitaleetan medikuentzako lanaldi txandakatuak, gainontzeko langileak bezala, mediku guardiekin amaitu ahal izateko eta azpiegituren errendimendua optimizatu ahal izateko.

• Kirofanoen programazioa goiz eta arratsaldeko txanda normalizatuetan egitea, baliabideak optimizatuz eta autokontzertazioa eta ordu estrak saihestuz.

• Batez ere Lehen Arretan, baina baita Osasun Publikoan eta subakutuen ohe eta ospitaleetan inbertsioa areagotu, kalitatezko arreta eman ahal izateko eta gero eta, krisiaren eraginez, okerrago dauden biztanleriaren beharrei erantzuna egokia emateko.

• Euskal Gizarteari eskaintzen diogun Osasun Zerbitzua hobetzen ahalbideratuko duen enplegu sorrera eta kalitatezko kontratazio nahikoa.

ESKak, itxaron zerrendaren arazoa konponduko ez duten neurri zaharkituak salatzen ditu. Gure ustetan kolektibo batzuentzako gainsoldata eta etekinei begira lan egiten duten enpresentzako  irabazia besterik ez dute suposatuko. Azken finean, Osasun Enpresa Pribatu handienetariko bat zuzentzen curriculum potoloa duen kontseilari batetik datozen neurri zahar, insolidario eta ez eraginkorrak dira.

CCOO, UGT eta CSIF-ek langile publikoen baldintzak erabakitzen dituzte entzun gabe

CCOO, UGT eta CSIF-ek langile publikoen baldintzak erabakitzen dituzte entzun gabe 2025 abenduak 12 Bada garaia administrazio guztietara, udaletara, foru Irakurri

ESK Eusko Legebiltzarrera joan da EH Bilduk planteatutako Osateken kudeaketari buruzko eztabaida jarraitzera

EAJ eta PSE, ez dute inolako autokritikarik egin, inoiz ikusi ez diren kopuruetan dauden itxaron-zerrenden datu tamalgarriak direla eta. Irakurri

Anbulantzia %100 publikoak Osakidetzan orain!

Garraio sanitarioko langileak eta herritarrak oro har, abenduaren 9an Eusko Legebiltzarraren aurrean garraio sanitarioaren % 100 publikoaren alde egingo den kontzentrazioan Irakurri

ESK-k salatzen du Deustuko Etengabeko Arretako Guneetako (EAG) gidari-langileek aparkalekuei dagokienez pairatzen duten egoera

ESK ha solicitado que los conductores puedan aparcar en el hospital en el sitio que dejan libre al retirar el Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107