Gogoratu hauteskunde-egunean lan egitea egokitzen bazaizu, botoa emateko eskubidea erabiltzeko baimena duzula. Hona hemen laburpen txiki bat, argi izan dezazun.

« Ez ahaztu hauteskunde-mahaian bozkatu izanaren ziurtagiria eskatzeaz »
Apirilaren 28an, Espainiako kongresu eta senaturako hauteskundeak egingo dira. Legeria oso argia da langileek hauteskundeetan parte hartzeko ordaindutako baimenei dagokienean. Arau horiek, euren kontura lan egiten dutenei edo administrazio publikoko funtzionarioei aplika dakieke.
Ez ahaztu hauteskunde-mahaian bozkatu izanaren ziurtagiria eskatu behar duzula.
Nafarroa
Nafarroako Foru Erkidegoan, 2026ko urriaren 15ko 102/2019 ebazpenak azaltzen ditu eskubideak. Bozkatzeko ordutegia 09:00etatik 20:00etara da eta kasu honetan honek adierazten du bozka emateko ordaindutako baimenaren eskubidea, hau da, kasu honetan, bozketa ordutegiarekin bat datozen lanaldiko orduen kopurua:
| Ez badator bat edo 2 ordu baino gutxiagoko aldiarekin bat badator | Ez du ordaindutako baimen eskubiderik |
| 2 edo gehiago baina 4 ordu baino gutxiago badira bat datozenak | 2 orduko ordaindutako baimena |
| 4 edo gehiago baina 6 ordu baino gutxiago badira bat datozenak | 3 orduko ordaindutako baimena |
| 6 edo ordu gehiagorekin bat badator | 4 orduko ordaindutako baimena |
Kasu guztietan, lanaldi partziala duten langileen kasuan, baimenaren iraupena garatzen duten lanaldiaren proportzio berean murriztuko da.
EAE
Euskal Autonomia Erkidegoko kasuan, Lan eta Justiziako Sailburuaren 2026ko urriaren 19ko aginduak adierazten ditu eskubideak eta hauek dira:
| Baldin eta ohiko lanaldiarekiko kointzidentzia lau ordu edo hortik gorakoa bada hauteskunde-kolegioak irekitzeko ordutegiarekin. | Lanaldiarekin bat datorren lau orduko ordaindutako baimena, eta hauteskunde-kolegioak irekitzeko ordutegiaren barruan baliatu beharko da. |
| Ohiko lanaldiaren kointzidentzia lau ordu baino gutxiagokoa balitz | Baimena lan ordutegiarekin kointziditzen duen denborarentzat bakarrik izango da. |
Baimen hauen iraupena proportzionalki murriztuko da euren eskubidea bete nahi duten langileek egun horretarako ohiko, legezko edo hitzartutako lanaldia baino txikiagoa onartuta badute.
Mahaia eta Ahaldunak
Presidente edo hauteskunde-mahaiko kide izendatutako langileek eta kontu-hartzaile izaera egiaztatzen dutenek, hauteskunde egunean lanaldi osoko ordaindutako baimena izateko eskubidea dute laneguna bada. Edonola ere, hauteskunde egunean asteko atseden eguna egiten dutenek, hurrengo egunean bost orduko lanaldiaren murrizketa egiteko eskubidea dute.
Ahaldun izaera egiaztatzen duten langileek bozketa egunean bakarrik dute ordaindutako baimena izateko eskubidea.
Ordezkoen kasuan eta azkenean ez balute hauteskunde-mahaian egon beharrik izango, ez da inolako eskubiderik izango. Araudiak hauteskunde-mahaian egon beharra dutenentzat bakarrik ematen du baimena. Ordezkoa izan arren, hauteskunde-mahaian egon beharko balu izenduna ez delako bertaratu eskubidea izango luke.
Orri informatiboa (mugikorrentzako)
Orri informatiboa (inprimatzeko)
Ordaindutako baimenak A29an bozkatzeko
Gizarte Segurantzak ez du paperean jakinarazpenik bidaliko
Gizarte Segurantzak ez du paperean jakinarazpenik bidaliko
Jaiotza eta zaintza baimenaren handipen eskasa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14










