Herritarrak bakarrik botere politiko eta ekonomikoak presionatzeko gai diren une honetan, langile klase osoari eta herritar guztiei dei egiten diegu irailaren 18ko (osteguna) protestetan parte hartzeko.


 

«  Herritarrak  dira botere politiko eta ekonomikoei presioa egiteko gai diren indar bakarrak »

 

Urrian, 2 urte beteko dira Israelgo estatuak herri palestinarraren aurkako genozidioaren faserik zorrotzena hasi zuenetik. Ordutik 70.000 pertsona baino gehiago hil ditu Israelgo armadak (nahiz eta ikerketa batzuen kopuruak gora egin 650.000 pertsona arte), gehienak zibilak, milaka haur barne.

Egoera suntsitzaile horren aurrean, nazioarteko komunitatearen gelditasuna eskandalagarria bezain kezkagarria da. Munduko erakunde nagusien pasibotasunak eta interes ekonomikoak lehenesten jarraitzen duten gobernu askoren isilbidezko konplizitateak mobilizatzera behartu ditu munduko herriak. Herritarrak dira botere politikoak eta ekonomikoak presionatzeko gai diren indar bakarrak, genozidioa berehala amaitu dezaten.

Azken asteotan, Palestinako herriarekiko nazioarteko elkartasuna nola hazten ari den ikusi dugu. Espainiako Vueltari boikota edo Global Sumud Flotilla bezalako ekimenak dira olatu honen adibideak. Ekintza horiek erakusten dute elkartasun-mugimendua ez dela geldituko.

 

 

Palestinaren aldeko Borroka Egun Globalaren deialdiak

Testuinguru horretan, biharko, irailak 18, Palestinaren aldeko Borroka Egun Globala antolatu da. Data hori aukeratzea ez da kasualitatea: 2024ko irailaren 18an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak A/ES-10/L.31 Ebazpena onartu zuen. Ebazpen horretan, Israelgo Estatuari eskatzen zitzaion, argi eta garbi, Palestinako lurraldeen okupazioa 12 hilabeteko epean amaitzeko.

ESK sindikatuak bat egiten du mobilizazio globa honekin, azken hilabeteetan tokiko mailan ere garatzen ari diren beste ekintza asko babestu ditugun bezala. Dei irmoa eta zabala egin nahi diegu langile klase osoari eta Euskal Herriko herritar guztiei, irailaren 18an izango diren ekimen eta mobilizazioetan parte har dezaten.

  • Gasteiz:
    • 13:00etan Giza kate zaratatsua Eusko Legebiltzarraren inguruan.
    • 19:00etan Manifestazio zaratatsua Bilbo plazatik.

  • Iruñea:
    • 19:00etan kontzentrazioa Nafarroako Diputazioaren aurrean.

  • Bilbao:
    • 19:00etan manifestazioa Jesusen Bihotza plazatik abiatuta.

 

Berrarmatzearen eta genozidioaren aurka, Eragozpen Fiskala gastu militarrari

Errenta aitorpena hasten da. Zerga-eragozpena egitera animatzen zaitugu, gastu militarrera bideratutako zatia gizarte-ekimenetara bideratzeko. Informatu bulegoetan, tutorialetan eta webgunean. Irakurri

Gerrarik ez! Armagintzarik, genozidiorik, kolonialismoarik ez!

Ukrainako gerraren hasieratik 4 urte eta NATOren erreferendumetik 40 urte bete direnean, gizateria une dramatikoan da. Otsailaren 26an eta 27an Irakurri

Ez dezagun Palestina ahaztu

Israelek nazioarteko zuzenbidea urratzen jarraitzen du Gazan praktika genozidak eginez. Gizarte zibilak jardun egin behar du: boikota eta presioa beharrezko Irakurri

Sidenorrek Israelgo industria militarrarekin duen harreman komertzial oro baztertzen dugu

Sidenorreko presidenteari kontrabandoagatik ikerketaren irekiera dela eta, gardentasuna eskatzen dugu. Beraien onura giza bizitzaren aurretik jartzen dutenen diru-gosea, eskrupulo eza Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9