Justifikaziorik gabeko ABLE hau errefusatzen dugu enpresak milioi askoko irabaziak dituelako eta neurri hau erabiltzen duelako diru publikotik eta langileen prekarizazioaren kontura etekin handiagoak irabazteko. Dei egiten diegu erakundeei larrialdi-mekanismo hori ongi kontrola dezaten.

 

 

« ABLEak  enpresa ustelkeria modu bat  bihurtzen ari dira »

 

Azken asteotan, poz handiz jaso ditugu Langraizko Tubos Reunidos Premium Threads bere lantegian praktika txarrengatik kondenatu duten epaiak, 2024an ezarritako Aldi Baterako Lan-Erregulazio (ABLE) bat baliogabetuz, eta langileen grebarako eskubidearen urraketa zigortuz.

Aldiz, Amurrioko Tubos Reunidos Group-eko lantegian jasotzen ditugun berriak etsigarriak dira, ABLE berri baten inposizioaren aurrean baikaude. ESK sindikatutik irmoki errefusatzen dugu, egoera prekarioan dauden enpresetako lanpostuak salbatzera soilik bideratuta egon beharko lukeen tresna baten abusu berri bat iruditzen zaigulako. Enpresa horrek, aldiz, milioi askoko irabaziak ditu 2022tik. 2023an, irabaziak 56,6 milioi eurokoak izan ziren, eta horrek aukera eman dio enpresari bere agintarien soldatak eta bestelako ordainsariak nabarmen hobetzeko, aldi baterako lan-erregulazioekin langileen soldatak ahultzen dituzten bitartean.

 

 

ABLE justifikaezinak

Tubos Reunidos Groupek justifikatu egiten du neurri traumatiko hori DELOITTE aholkularitza-enpresak (ustelkeriagatik zigorturta) marrazten duen nazioarteko egoera makroekonomikoagatik. Baina benetan bilatzen duena da finantzaketa publikoa jasotzea langileen langabezia-prestazioen bidez. Jadanik, 2020tik kateatutako 6 ABLEen ondoren, langileen prestaziorako eskubidea agortzen ari da. ABLEa, gainera, erabiltzen ari da hitzarmenean negoziatutako malgutasuna aldatzeko. Izan ere, aipatzekoa da duela hilabete gutxi behin-behineko langile asko kontratatu zirela eta, gainera, zinismo-hiperbole batean, plantilla "entrenatzen" ari dela linea batzuen aldaketetan eta geldialdietan "segundoak murrizteko".

Laburbilduz, hau da, ekoizpen arrazoiengatik ABLE baten nahitaezko ezarpena, produktibitatea, lan sistemak eta egutegiak dituen enpresa batean, bere gaitasun historiko handienean eta behin-behinekoen lan poltsa handienarekin dituenean.

 

Utzikeri instituzionala

Lotsagarria iruditzen zaigu instituzionalki neurri horiek gehiago ez mugatzea, azkenean enpresa-ustelkeriaren modu bat direlako, agenda politikoan oso gutxi ikusarazten dena.

Beharrezkoa da sindikatuok kontsekuenteak izatea, propagandan bakarrik ez geratzea, eta neurri horiei benetan beharrezkoena den lekuetan aurre egitea: epaitegietan eta, batez ere, kalean.

 

Amurrioko Tubos Reunidos-en ABLE berriari uko egingo diogu

Justifikaziorik gabeko ABLE hau errefusatzen dugu enpresak milioi askoko irabaziak dituelako eta neurri hau erabiltzen duelako diru publikotik eta langileen Irakurri

Tubos Reunidos: diru publikorik ez, irabaziak dituzten enpresentzat!

Tubos Reunidos diru publikoa ERTEen bidez jasotzen ari dela salatzen dugu, milioika irabazi dituen bitartean. Enpresari eskatzen diogu abenduan ez Irakurri

TRGren gehiegizko praktikak ABEEE-ekin salatzen ditugu

TRG enpresak, egoera finantzario eta ekonomiko inbidiagarria izanik, ABEEE-ak modu desegokian eta gehiegikeriaz erabiltzen ditu, diru publikoaz baliatzeko, langileak pobretzen Irakurri

Tubos Reunidos-eko lan-erregulazio espedientearen iruzurra

Tubos Reunidosek, irabazi errekorrekin, ABEE bat aplikatzen du, soldata murrizketak eta plantillaren langabeziaren kontsumoa dakarrena, eta gastu publikoaren igoera; eta Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3