Justifikaziorik gabeko ABLE hau errefusatzen dugu enpresak milioi askoko irabaziak dituelako eta neurri hau erabiltzen duelako diru publikotik eta langileen prekarizazioaren kontura etekin handiagoak irabazteko. Dei egiten diegu erakundeei larrialdi-mekanismo hori ongi kontrola dezaten.

 

 

« ABLEak  enpresa ustelkeria modu bat  bihurtzen ari dira »

 

Azken asteotan, poz handiz jaso ditugu Langraizko Tubos Reunidos Premium Threads bere lantegian praktika txarrengatik kondenatu duten epaiak, 2024an ezarritako Aldi Baterako Lan-Erregulazio (ABLE) bat baliogabetuz, eta langileen grebarako eskubidearen urraketa zigortuz.

Aldiz, Amurrioko Tubos Reunidos Group-eko lantegian jasotzen ditugun berriak etsigarriak dira, ABLE berri baten inposizioaren aurrean baikaude. ESK sindikatutik irmoki errefusatzen dugu, egoera prekarioan dauden enpresetako lanpostuak salbatzera soilik bideratuta egon beharko lukeen tresna baten abusu berri bat iruditzen zaigulako. Enpresa horrek, aldiz, milioi askoko irabaziak ditu 2022tik. 2023an, irabaziak 56,6 milioi eurokoak izan ziren, eta horrek aukera eman dio enpresari bere agintarien soldatak eta bestelako ordainsariak nabarmen hobetzeko, aldi baterako lan-erregulazioekin langileen soldatak ahultzen dituzten bitartean.

 

 

ABLE justifikaezinak

Tubos Reunidos Groupek justifikatu egiten du neurri traumatiko hori DELOITTE aholkularitza-enpresak (ustelkeriagatik zigorturta) marrazten duen nazioarteko egoera makroekonomikoagatik. Baina benetan bilatzen duena da finantzaketa publikoa jasotzea langileen langabezia-prestazioen bidez. Jadanik, 2020tik kateatutako 6 ABLEen ondoren, langileen prestaziorako eskubidea agortzen ari da. ABLEa, gainera, erabiltzen ari da hitzarmenean negoziatutako malgutasuna aldatzeko. Izan ere, aipatzekoa da duela hilabete gutxi behin-behineko langile asko kontratatu zirela eta, gainera, zinismo-hiperbole batean, plantilla "entrenatzen" ari dela linea batzuen aldaketetan eta geldialdietan "segundoak murrizteko".

Laburbilduz, hau da, ekoizpen arrazoiengatik ABLE baten nahitaezko ezarpena, produktibitatea, lan sistemak eta egutegiak dituen enpresa batean, bere gaitasun historiko handienean eta behin-behinekoen lan poltsa handienarekin dituenean.

 

Utzikeri instituzionala

Lotsagarria iruditzen zaigu instituzionalki neurri horiek gehiago ez mugatzea, azkenean enpresa-ustelkeriaren modu bat direlako, agenda politikoan oso gutxi ikusarazten dena.

Beharrezkoa da sindikatuok kontsekuenteak izatea, propagandan bakarrik ez geratzea, eta neurri horiei benetan beharrezkoena den lekuetan aurre egitea: epaitegietan eta, batez ere, kalean.

 

Tubos Reunidoseko langileok etorkizunaren borroka kongresura eraman dugu

Tubos Reunidoseko langileok hartzekodunen konkurtsoari irtenbide industrial eta soziala emateko beharra defendatu dugu Diputatuen Kongresuan, gardentasuna, enpleguaren bermea eta erakundeen Irakurri

Erakundeen benetako babesik eta informazio erabilgarririk gabe Tubos Reunidosen

ESK-tik salatzen dugu erakundeek langileei zuhurtzia eta konfiantza eskatzea, etorkizunari, inbertitzaileei edo zorrari buruzko informazio zehatzik eman gabe jarraitzen duten Irakurri

Tubos Reunidos: erakundeei erantzukizun politikoa eta benetako inplikazioa eskatzen diegu

Hainbat hilabetez grebaren eta mobilizazioaren bidez enpresaren etorkizuna defendatu dugunok kriminalizatu gaituztenek erantzukizun politikoak bere gain hartu, langileen alde jarri Irakurri

Tubos Reunidos-eko EEEa ez da bertan behera geratu: borrokak jarraitzen du

Presioa mantendu behar da enpresaren, konkurtso-administrazioaren, Merkataritza Epaitegiaren eta EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean, enplegua, altzairutegia eta logistika defendatzeko. Greba eten Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9