ESK eta ELA sindikatuok bat egin dugu Correosen martxoaren 14rako, ostiralerako, deitutako grebarekin, eta bertan parte hartzeko deia egin nahi diegu langile guztiei.

« Greban parte hartzeko deia egiten diegu langile guztiei »
Sindikatu eta Correoseko langile garen aldetik, uste dugu garrantzitsua dela egungo III. Hitzarmenean eta Funtzionarien Akordioan egin nahi diren aldaketekin ados ez gaudela adierazten jarraitzea.
Langile guztiei dei egiten diegu hilaren 14ko hurrengo GREBAN eta kontzentrazioetan parte hartzera.
Greba CGT sindikatuak deitu du eta Correos osoan du eragina. EAEko kontzentrazioak honako hauek izango dira:
- Bilbo: Alameda Urkijo 19 (Correos)
- Donostia: Urdaneta 7 (Correos)
- Gasteiz: Postas 9 (Correos)
Enplegua suntsitu eta eskubideak galarazten dituen akordioa
2024ko abenduaren 31n, Correosek eta CCOO, UGT, CSIF Y SL sindikatuek "Akuerdo Marko" bat sinatu zuten, akordio horren oinarrizko ildoek eranskin bidez egungo Hitzarmen Kolektiboaren eta funtzionarioentzako Akordioan eragina izango dute. Neurrien artean, honako gai hauek daude:
- Bi urtean langile-gastuak % 85 izatetik % 70 izatera igarotzeko konpromisoa.
- Lanbide-taldeen eta funtzio-arloen egitura aldatzea.
- Ordainsari-araubidearen eraldaketa integrala. Jarduna banaka neurtzeko sistemak eta pizgarriak inplementatuz.
- Banaka ordaindutako pizgarrien sistema bat ezartzea, langile bakoitzaren presentziaren/asistentziaren arabera. Langile bakoitzeko fakturazioa, eskulanaren kostua eta kalitatea erabili beharreko adierazleak izango dira.
- Urtaroen egutegia: lanaldi bakoitzeko orduen % 10, gehienez, urtaro bakoitzean aurreikusitako kargaren arabera aldatuko dira.
- Mugigarritasun funtzionalari, zentro artekoari eta geografikoa areagotzea.
Eskubideak dituzten hitzarmen eta akordioaren alde! kalitatezko posta zerbitzu baten alde!
Aski da Correoseko langileak derrigortzea aseguru pribatuak saltzeko!
Correos-en kudeaketa txarra eta langileek aseguru pribatuak saltzeko jasaten dituzten presioak salatzen ditugu, enpresak posta-zerbitzu publikoaren funtzioei arreta egiten ez…
Irakurri
CCOO, UGT eta CSIF-ek langile publikoen baldintzak erabakitzen dituzte entzun gabe
Bada garaia administrazio guztietara, udaletara, foru aldundietara, autonomikoetara eta enpresa publiko guztietara borrokak zabaltzeko, azken urteotan galdutako eros-ahalmena berreskuratzeko.
Irakurri
Correos-eko irregulartasunek hitzarmena urratzen eta aukera-berdintasuna zapuzten dute
Correos-ek hitzarmen kolektiboa urratzen duela salatzen dugu, lekualdatze diskrezionalak egiten dituelako barne-lehiaketarik deitu gabe eta langileen artean diskriminazioa sortuz.
Irakurri
Greba eta mobilizazio berriak Correosen Akordio Markoa geldiarazteko
Akordio Markoa gure lan-baldintzen aurkako aurrez aurreko erasoa da: lanpostuak kentzen ditu, ordutegiak okertzen ditu, kontziliazioa suntsitzen du eta zerbitzu…
Irakurri
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10










