Edoskitzaroko eta zaintzako baimenei buruzko aldaketen laburpena uzten dizuegu. Edozein hobekuntza txalotzen dugun arren, esan beharra dago hobekuntza oso txikia dela eta ez duela zerikusirik Espainiako Gobernuak saldu digunarekin.

 

«  Hobekuntza txikiak  txalotzen ditugu, baina saldu zigutenera ez da urrutitik ere hurbiltzen »

 

Diputatuen Kongresuak 2/2024 Lege-Dekretua baliozkotu du ostegun honetan, ekainaren 20an. Bertan, lan-eremuan eragina duten hainbat neurri agertzen dira. Orain, araua lege-proiektu gisa izapidetuko da presako prozeduraren bidez.

Neurri horietako bat Langileen Estatutuaren 37.4 artikuluan jasotako edoskitzaroko baimenari buruzkoa da, eta beste bat, berriz, EPOEren 47. artikuluan jasotako zaintzetarako funtzionarioen lanaldia malgutzeko aukerari buruzkoa.

ESKren ustez, ongi etorria da kontziliazio-neurriak hobetzea dakarren edozein lege-aldake­ta. Hala ere, edoskitzeari dagokionez, Errege Lege Dekretu honetan jasotako hobekuntza oso txikia da, eta ez du zerikusirik Espainiako Gobernuak aurretik saldu digunarekin.

 

Edoskitzarako baimena

Dekretu horrek dakarkigun berrikuntza jaiotza, adopzio, adopzio aurreko zaintza edo harrera kasuetan, eguneko ordu erdiko bi etenaldiak metatzeko aukera ematen digula, eta egunero ordu beteko absentzia edo lanaldi osoe­tan metatzeko aukera ematen digula da, eskubide hori ez da hitzarmen kolektiboak dioenaren edo enpresaren borondatearen mende egongo. Egun osoetan metatze hori gure eskubidea baino ez da orain, eta inork ezin digu ukatu edo baldintzatu. Gainera, gogorarazi nahi dugu baimen hori hobetu egin daitekeela hitzarmen kolektiboetan.

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari (EPOE) lotutako langileekiko aldea mantentzen da, edoskitzarako baimena 12 hilabetera arte baldintzarik gabe onartuta baitute. Ildo horretan, gogorarazten dugu kontziliazioaren arloan EPOE administrazio publikoen zerbitzura dauden lan-legepeko langile guztiei ere aplikatzen zaiela.

 

Zaintzako baimena

Dekretu horrek beste atal bat sartzen du Enple­gatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren (EPOE) 47. artikuluan. Horren arabera, administrazio pu­bliko guztiak behartzen dira ordutegi-malgutasu­neko neurriak sartzera, beren kargura dituzten 12 urtetik beherakoak zaintzeaz gain, 2. mailarainoko (edo handiagoa, elkarrekin bizi badira) ahaideak ere zaindu ahal izateko.

 

Deskargatu pdf-a (mugikorrerako)

Deskargatu pdf-a (inprimatzeko)

 

Jaiotza eta zaintza baimenaren handipen eskasa

Jaiotza eta zaintza baimenak behar beste luzatzen ez dituen 9/2025 Dekretuaren inguruko laburpen txikia prestatu dugu. Aldaketa hau Europa Batuak Irakurri

Jaiotza eta zaintza baimenaren handipen eskasa

Jaiotza eta zaintza baimenak behar beste luzatzen ez dituen 9/2025 Dekretuaren inguruko laburpen txikia prestatu dugu. Aldaketa hau Europa Batuak Irakurri

Nola aurreratu dezakezu erretiroa baldintza bereziki gogorretan lan egin baduzu?

402/2025 Errege Dekretu berriak, 2011n onartutako legeriarekiko, aurrerapen esanguratsurik ez du. Hala ere arau honen laburpen txiki bat eta gure Irakurri

Nola aurreratu dezakezu erretiroa baldintza bereziki gogorretan lan egin baduzu?

402/2025 Errege Dekretu berriak, 2011n onartutako legeriarekiko, aurrerapen esanguratsurik ez du. Hala ere arau honen laburpen txiki bat eta gure Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13