Correosek azpikontratatutako garbiketa-langileek hilabeteak daramatzate nominetan atzerapenak eta ez-ordainketak izaten, eta irailaren 11tik 15era egingo dute greba. Correosek esku hartu behar du eta egoera bidegabe honekin amaitu.

 

Greba Correoseko garbiketan

 

« Limpiezas J. Cordoba eta Correosekin hitz egiten saiatu arren,   ez gaituzte kontuan hartzen »


Limpiezas J Cordoba (Correoseko garbiketa azpikontrata) enpresako langileok grebara joatea erabaki dugu, gure eskaerak konpondu ez dituztelako. Abendutik, enpresak zerbitzua bere gain hartu zuenetik, mobilizazioak egin ditugu gure nominak atzeratu eta ordaindu ez dituztelako. Konpondu beharrean, ez-ordaintzeak bata bestearen atzetik gertatu dira uztaileko eta abuztuko nominetarako (aparteko ordainsaria barne). Saiatu arren, ez da inolako elkarrizketarik izan, ez negoziaziorik, ez Limpiezas J. Cordoba enpresarekin, ez eta Correosekin ere. Langile ahaztuak izaten jarraitzen dugu, eta, beraz, egoera horren aurrean, gure eskubideak defendatzeko grebara goaz.

Irailaren 6an langileen asanblada egin ostean, eman beharreko hurrengo urratsak erabaki ditugu, CORREOSek egoeraren larritasuna serioski har dezan eta gure soldatak modu irmoan ordaintzera behartu ditzan. Ezinezkoa da 24 milioi euro baino gehiago mugitzen dituen kontratu publiko batean, langileak kobratu gabe egotea; Correos, berriz, garbiketa-enpresari (Limpiezas J. Cordoba) ordaintzen ari da, diru publikoa da, eta, beraz, erantzukizunak eskatzen ditugu:

  • Correosek plantilla horrekin bildu behar du, eta azalpen egokiak eman behar ditu.

  • Correosek langileei zor dizkieten soldatak ordaintzera behartu ditzake, dagokion berandutza-interesarekin. Eta ez-ordaintze gehiago ez egotera behartu

  • Correosek kontratazio publikoaren araudia aplikatu behar du, eta azpikontratatutako enpresak betetzen ez badu, kontratua deuseztatu behar dio, eta baldintza duinak bermatzen dituen plegu berri bat atera.

 

Greba Correoseko garbiketan

 

«  Correosek zerbitzua barneratzeko  eta enpresa piraten esku uzteari uzteko unea da »

 

Garbiketaren barneratzea

Correoseko langileak gara (azpikontrata batean bagaude ere), gure lanarekin posible baita Correoseko zentro eta bulego guztiak Correoseko langileentzat eta zerbitzu hori erabiltzen duten herritar guztientzat baldintza egokietan egotea. Bada Correosek zerbitzua barneratzeko garaia eta ez diru publikotik etekin handiena ateratzea baino bilatzen duten enpresa piraten esku uztea. Enpresa hauek langileen eta zerbitzuaren lan-baldintzak prekarizatzetik lortzen dituzte etekinak.

 

Mobilizazioak

  • Astelehena 11
    9:00 Piketeak Correosen (Urkixoko zentralean)
    12:00 Manifestazioa Urkixotik Viuda Epaltzako Correosera.

  • Asteartea 12
    7:00 Piketeak Bailenen
    11:00 Manifestazioa Deustoko bulegotik - Mazarredora

  • Asteazkena 13
    9:00 Urkixoren aurrean eserita
    11:00 Prentsaurrekoa Lan Ikuskaritzaren aurrean

  • Osteguna 14
    9:00 Informazio-jaima Urkixoren aurrean

  • Ostirala 15
    11:00 Manifestazioa Lan Ikuskaritzatik Urkixora

Irailaren 11tik 15era grebara!

 

ESK - LAB - CCOO

 

 

CCOO, UGT eta CSIF-ek langile publikoen baldintzak erabakitzen dituzte entzun gabe

Bada garaia administrazio guztietara, udaletara, foru aldundietara, autonomikoetara eta enpresa publiko guztietara borrokak zabaltzeko, azken urteotan galdutako eros-ahalmena berreskuratzeko. Irakurri

Correos-eko irregulartasunek hitzarmena urratzen eta aukera-berdintasuna zapuzten dute

Correos-ek hitzarmen kolektiboa urratzen duela salatzen dugu, lekualdatze diskrezionalak egiten dituelako barne-lehiaketarik deitu gabe eta langileen artean diskriminazioa sortuz. Irakurri

Greba eta mobilizazio berriak Correosen Akordio Markoa geldiarazteko

Akordio Markoa gure lan-baldintzen aurkako aurrez aurreko erasoa da: lanpostuak kentzen ditu, ordutegiak okertzen ditu, kontziliazioa suntsitzen du eta zerbitzu Irakurri

Maiatzaren 28an greba Correos-en

ESK sindikatutik, Correoseko langile guztiak maiatzaren 28ko grebara deitzen ditugu, CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek enpresako zuzendaritzarekin sinatutako Esparru Akordioa Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10