Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak urriaren 1ean deitutako mobilizazioekin bat egin du ESK-k.

 

pentsionistak urriak 1 2021 pensionista euskal herria 1 octubre

 

Urriaren 1a adinekoen eguna da; hori dela eta, Euskal Herriko pentsiodunen mugimendua kalera aterako da, eskubideak adinarekin ez direla iraungitzen argi eta garbi aldarrikatzeko.

ESK sindikatuak bat egiten du zaintza-sistema publiko baten aldeko mobilizazioekin eta adineko guztientzako tratu duin baten alde. Alde horretatik, gure apustua irmoa da pentsio-sistema publiko, unibertsal eta duin baten alde.

Pentsioen erreforma gauzatzeko azken txanpan gaude, asko dugu jokoan. ESKn argi daukagu gobernuak eta patronalak presionatzeko unea dela. Gure apustua mobilizazioaren bidea egitea da.

 

Erreformak baldintzatu

Hego Euskal Herrian, mobilizatzeko gaitasuna eta aukera dugu, Madrilen egingo diren erreformak baldintzatzeko, baita ere administrazioen aurrekontuak baldintzatzeko ere, administrazio horiek baitira adineko guztientzako zaintza-zerbitzu publiko duinetan inbertitzeko arduradunak.

  • Bilbo 12.00 h udaletxea.

  • Iruñea 12.00 h Baluarte.

  • Gasteiz 18.30 h Artium.

  • Donostia 12.00 h Alderdi Eder.

  • Bergara 18.30 h San Martín Aguirre plaza.

  • Eibar 12.00 h Untzaga plaza.

  • Tolosa 12.00 h udaletxea.

  • Ordizia 11.00 h plaza Nagusia

Pentsionistak Aurrera!!

 

LGSren pareko gutxieneko pentsio baten aldeko mobilizazioak babesten ditugu

EAJri eta PSEri exigitzen diegu ez dezatela eragotzi 144.000 herritarrek baino gehiagok sostengatu duten eskaria. Salatzen dugu bi alderdi horiek Irakurri

Eusko Jaurlaritzak pentsioak Gutxieneko Soldatarekin berdintzeko HEL-a errefusatu du

Eusko Jaurlaritzak HEL-a izapidetzeari uko egitea herritarren parte-hartzeari harrapaketa bat da eta agerian uzten du euskal gizarteak dituen premieikiko duen Irakurri

Alderdi eta erakundeek alde batera utzi beharko ez lituzketen pentsio duinen aldeko 145.142 sinadura

Alderdi eta erakundeek ezin dute alde batera utzi aurrekaririk gabeko sinadura bilketa hau. ILP horrek oso itxaropen handia sortu du Irakurri

Gutxieneko pentsioak Gutxieneko Soldatarekin parekatzearen aldeko manifestazioak

Pentsiodunen Mugimenduak apirilaren 5erako deitutako manifestazioekin bat egiten dugu, langile eta pentsiodun guztiei bizi-baldintza duinak bermatuko dizkieten soldata eta pentsio Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7