ESK sindikatuak Euskaraldiarekin bat egiten du. Gustatuko litzaiguke epe hauek leherraraztea eta epe mugagabez ohitura berriak mantentzea. Gu prest, eta zu?

 

Euskaraldia 2020 logo esk sindikatua euskara belarriprest ahobizi

Gaur hasten dugu Euskaraldia eta ESK sindikatuak ekimen honekin bat egiten du. Ez da erronka makala; euskara ezagutzen dugunon arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, helburua euskaren erabilera zabaltzea delarik. Aurten azaroaren 20tik abenduaren 4ra burutuko da Euskaraldia baina guri gustatuko litzaiguke epe hauek leherraraztea eta epe mugagabez mantentzea ohitura berriak. Zailtasunak zailtasun gu prest, eta zu?

Hautatu zure rola ahobizi edo belarriprest. Aho biziek euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dute. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko dute. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da. Belarriprest zaretenentzat berriz gutxienekoa euskara ulertzea da. Hala ere, nahi eta ahal beste egin ahal duzue euskaraz; baina besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du.


Animo guztioi!!

 

Euskara gara

Euskara identitatea, eskubidea eta etorkizuna da. ESK-n benetako konpromisoa defendatzen dugu guztiok gure hizkuntza askatasunez eta oztoporik gabe bizi, ikasi Irakurri

Eskola segregazioaren kontra, eskola publikoa da bidea

ESK-ko afiliatuei eta oro har herritarrei animatzen diegu azaroaren 29ko larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera, berdintasunean oinarritutako hezkuntza Irakurri

Euskaraldia, elkar mugituz egingo dugu!

Euskara bizirik dago, guztiona da, eta kalean entzutea nahi dugu, etxean... eta baita lantokian ere! Horregatik, beste behin ere bat Irakurri

EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!

Geure kezka agertu nahi dugu, EITBko zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan ez direlako euskararen ezagutzaren eskakizuna betetzen ari. EITBko Zuzendaritzari galdatzen diogu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3