Estekak

Twitter ESK

Facebook ESK

Instagram ESK

Youtube ESK

Telegram ESK

Twitter ESK Nafarroa

Argilan

Blogak

 Atal sindikal independienteak

  • Nola jarri harremanetan ESK sindikatuarekin? +

    Zure lantokian sindikatuaren ordezkaririk bada, bide hori da errazena ESKrekin harremanetan jartzeko.

    Aldiz, sindikatuaren zerbitzu juridikoarekin kontsulta bat izan nahi baduzu, telefonoz jarri behar duzu harremanetan gure egoitzekin hitzordu bat adosteko.

    Edozein zalantza, egonezin, kritika, iradokizun edota zorion helarazteko zuretzako erosoena den kanala hautatu dezakezu: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., telefonoa, sare-sozialak edota gure egoitzetan bertan.

  • Non daude ESK sindikatuaren egoitzak? +

    Hona hemen ESK sindikatuaren egoitzak:

    NAFARROA
    Iruñea
    948 224 124
    Emiliana Zubeldia 5, behea 31014
    Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
    Mapa

    GIPUZKOA

    Donostia
    943 456 911
    Zorroaga Pasealekua, 17 behea 20011

    Bergara
    943 761 365
    Artekale 10 20570

    ARABA
    Gasteiz
    945 214 888
    Beethoven 10 behea 01012

    BIZKAIA
    Bilbo
    944 101 425
    Gral. Concha 12, 1. ezkerra 48008

  • Nola eman izena ESKn? +

    Formulario hau beteta eta webgunetik bertatik bidalita izena eman dezakezu.

    Nahiago baduzu, gure egoitzetako batean izena eman dezakezu, baita gure sindikatu-atalen eta ordezkarien bitartez ere.

  • Ze kuota mota daude sindikatuan? +

    Hiru kuota mota daude sindikatuan:

    Kuota arrunta LGSaren gaineko soldata jasotzen dutenek ordaintzen dute.16,29 €/hileko (2022 urtea).

    Kuota murriztua LGSaren azpitik kobratzen dutenek ordaintzen dute. 5,43 €/hileko (2022 urtea).

    Hirugarren kuota sindikatuari ekarpena egiten jarraitu nahi duten erretirodunei dago zuzenduta. 5,43 €/hileko (2022 urtea).

    Kuotak hiru hilean behin kobratzen dira.

  • Ba al du ESK sindikatuak erresistentzia-kutxarik? +

    Bai. ESK sindikatuak 2003tik bere erresistentzia-kutxa propioa dauka, 'Elkartasun Fondoa' izenekoa.

    Elkartasun fondoa tresna bat da aukera ematen diena greban dauden langileei oinarrizko diru-sarrera bat izan dezaten. Hartara, arrazoi ekonomikoak ez dira greba edo borroka-prozesu batean ez jarraitzeko oztopo.

    Gainera, Elkartasun Fondoa gure bazkideei beren borrokengatik jarritako isunei eta zigorrei aurre egiteko tresna bat ere bada.

    NOLA FUNTZIONATZEN DU ELKARTASUN FONDOAK?

    Elkartasun fondoak eguneko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren baliokidea (33,33 €/eguna, 2022an) ordaintzen du, grebaren 3. egunetik hasita. Grebak 5 egunez baino gehiago luzatzen direnean, laguntza lehen greba-egunetik ordaintzen da. Lanuzte partzialak eta aldizkako grebak ere kontuan hartzen ditu Elkartasun Fondoak.

    Elkartasun Fondoaren laguntza jasotzeko eskubidea izateko, gutxienez, hiru hilabeteko bazkidetza eta kuotak egunean ordainduta izan behar dira.

    Hemen ikus dezakezu Elkartasun Fondoaren araudi osoa.

  • Ze zerbitzu daude sartuta bazkidetzaren barruan eta zeintzuk ordaindu behar dira? +

    Sindikatuko bazkidetzak sindikatuko kide izateko eskubidea ematen dizu, zure talentua eta ikuspuntua emateko foroetan parte hartuz eta lankideekin batera nahi eta behar dugun sindikatua eraikiz.

    Bazkide orok doako laguntza sindikala eta juridikoa jasotzeko eskubidea du lanari lotutako gaietan nahiz Gizarte Segurantzako eta gizarte-laguntzetako gaietan ere.

    Doako laguntzak ez ditu barne hartzen defentsa juridikoari dagozkion gastu gehigarriak, hala nola, prokuradoretzak, peritatzeak, notario-gastuak... Ordaindu beharreko kontzeptuak erreklamazioa egin aurretik adostu eta onartutakoak dira. Gurekin ez duzu sorpresarik hartuko.

    Sei hilabetetik beherako bazkidetza duten eta erreklamazio judizialak hasi behar dituzten pertsonei lortutako irabazien ehuneko bat kobratuko zaie, erreklamazioa irabazten denean betiere.

    Sindikatuak laguntza juridikoa ematen die jardun sindikalagatik errepresaliatutako ordezkari eta militanteei.

  • Ze motatako sindikatua da ESK? +

    ESK sindikatuak Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa) lan egiten du eta ez dago inolako alderdi politikori lotua.

    Gure jardun sindikalaren arlo nagusia bereziki pertsona prekarioen eta txiroen aldekoa da. Sindikalismo feminista da, zeinari ez baitzaio gustatzen bizi dugun ekonomia-sistema.

    ESKk ez ditu lan-arloko gaiak soilik abordatzen. Langile-klaseak bestelako arazoei aurre egiten diela uste dugu, eta hori dela eta, gure jardunean txertatzen ditugu beste alor batzuk, hala nola: etxebizitza-eskubidea, jasangarritasuna, antimilitarismoa, euskara, erabakitze-eskubidea, migrazioak edo feminismoa. Horiek guztiak ESK sindikatuaren dimentsio guztietan egunetik egunera gehiago txertatzen saiatzen gara.

    ESKn borrokaren alde egiten dugu eskubideak lortzeko eta langileen arteko elkartasunaren bidean, kapitalismoaren ankerkeria gero eta bortitzagoari aurre egiteko.

    Oinarrizko jarduera sindikala egiten dugu, hau da, gure bazkideek sindikatuaren erabakietan parte har dezakete. Saiatzen gara «burokrazia sindikala» saihesten baita ESKren jarduna gure militanteen konpromisoan eta zintzotasunean oinarritzen ere.

  • Ba al dago gutxieneko bazkidetza-iraupen bat ESK sindikatuan? +

    Ez. Bazkidetza guztiz librea eta boluntarioa da.

    Gure antolakundera gerturatzen diren pertsonen borondate onean fidatu nahi dugu.

    Ez dugu bat egiten beste eragile batzuek egiten dituzten ‘iraunkortasun-kontratuekin’ edo kuotak aurrez pagatu behar izatearekin.

  • Nork hartzen ditu erabakiak ESK sindikatuan? +

    ESK sindikatuaren parte-hartze eta erabakitze-organoak zabalik daude etengabe bazkideek parte hartu dezaten.

    ESKren antolakuntza honako hau da:

    • Atal-sindikala: Organo hau enpresa edota lantoki bakoitzean sortzen da eta bertan parte har dezakete bazkide guztiek. Sindikatu-atalean pertsona orok du hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea.

    • Delegatuen Biltzarra: Herrialdeka egiten den biltzar honetan parte har dezakete ESKk sekzio sindikala duen enpresa guztietako ordezkariek. Pertsona orok du hitz egiteko eta bozka emateko eskubidea.

    • Herrialdeko Batzordea: Herrialde bakoitzean Batzorde bat dago. Batzorde hauek eguneroko jardunaren sindikatuaren zuzendaritza dira. Edozein bazkidek bere iritzia emanda parte har dezake. Herrialdeko biltzarretan hautatutako ordezkariek dute hitz egiteko eta bozka emateko eskubidea.

    • Lantaldeak: Hainbat lantalde daude jardun jakinetan aritzen direnak, eta bertan edozein bazkidek du hitza eta bozka emateko eskubidea.

      • Ekintza-sindikala: talde honen ardura da baliabideak sortzea, baita gure sindikatu-ataletako eguneroko lana elikatzea ere.

      • Lan-osasuna: espazio honek antolatzen ditu, lan-baldintzak hobetu asmoz, lantokietako prebentzioaren eta lan-osasunaren alorretako formakuntzak, tailerrak, materialak...

      • Estrategia-gogoeta: espazio honetan inguratzen gaituen errealitatea aztertzen dugu eta gizartea eraldatzeko proposamen politiko-sindikalak egiten ditugu.

      • Komunikazioa: Atal honek ESKren mezu orokorrak bazkideei eta gizarteari helarazten dizkio.

      • Lantalde Feminista: diskurtso eta praktika feministak garatzen ditu ESKren kanpoko eragileetara nahiz barruko organoetara bideratuta. Organo hau harremanetan dago mugimendu feministaren espazio ezberdinekin.

      • Pentsiodunak: erretirodunak eta pentsiodunak biltzeko espazioa da, zeinak borrokan jarraitzen baitute Pentsio-Sistema Publiko duin eta unibertsal baten alde.

    • Koordinakunde Nazionala: organo honek dinamizatzen du sindikatua egunez egun. Batzar Nagusian hautatutako ordezkariek osatzen dute. Hitz egiteko eta bozka eskubidea dute eta bost urtean behin berritzen da.

    • Batzorde Nazionala: organo honek ikasturteroko erabaki politiko, sindikal, ekonomiko edo eratzaile garrantzitsuenak hartzen ditu. Bazkide guztiek parte har dezakete. Herrialde batzordeetan ordezkari izendatutako pertsonek (60 lagun) dute bozka emateko eskubidea.

    • Antolagunea: Koordinakunde Nazionalaren laguntza-organoa da. Batzar Nagusi batetik bestera erabakiak hartzen laguntzeko ardura du.

    • Batzar Nagusia: Bost urtetik behin egiten da. Organo honek erabakitzen du hurrengo aldiaren sindikatu-lerroa. Koordinakunde Nazionala osatzen duten kideak hautatzen dira bertan. Bazkide orok du hitz egiteko eta bozka emateko eskubidea.

    ESKn barne mailako desadostasunak onartu eta errespetatzen ditugu, eta organo bakoitzaren autonomia kontuan hartzen dugu.

    Info gehiago

  • Ze aliantza du ESK sindikatuak? +

    Aliantza egonkorrak: ESKk bere aliantza sindikal egonkorrak beste erakunde sindikalen ideien arabera egiten ditu.

    Sektoreko aliantzak: Lantegietan eta sektore-borroketan, ahalik eta batasun handiena lortzen saiatzen gara (normalean aliantza dugun sindikatuekin, eta ez dugunekin ere). Helburua enpresen gehiegikeriei aurre egiteko indar handiena lortzea da.

  • Abertzalea al da ESK sindikatua? +

    ESK sindikatuak sentimendu eta identitate ezberdineko pertsonak biltzen ditu.

    Herrien eta pertsonen erabakitze-eskubidearekiko errespetuak batzen gaitu.

    Herrialde ezberdinetako langileen elkartasunaren alde egiten dugu.

  • Kobratzen al ditu ESK sindikatuak dirulaguntzak? +

    ESKren diru iturrien % 98 bazkideen kuotetatik eta zerbitzu-juridikoetatik dator. Bazkideen kuotek bermatu egiten dute sindikatuaren egitura eta ohiko funtzionamendua. Hori dela eta, edozein gobernu eta instituziorekiko independente gara eta aukera ematen digu, biziraupen ekonomikoaren baldintzapean egon gabe, erakunde horiei presioa egiteko.

    ESKk ordezkaritzaren arabera legez ezarritako dirulaguntzak jasotzen ditu gobernu zentralaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren aldetik. Diru hori sindikatuaren urteko aurrekontuaren % 2 baino ez da.

  • Zenbat kide ditu ESK sindikatuak? +

    2021ean, 6.000 kideen langa gainditu genuen.

  • Arreta egiten al die ESK sindikatuak bazkideak ez direnei? +

    ESK sindikatuak ez dio atea inori ixten, ez eta bere aholkua inori ukatu ere. Guretzako bazkidetza oso garrantzitsua da, izan ere, gure diru-sarreren % 95 bertatik dator. Baina langileak horren aurretik daude.

    Gure zerbitzu juridikoek zure defentsaren ardura har dezaten nahi baduzu, baina dena delakoagatik bazkidetu ezin bazara, pasa zaitez gure egoitzetako batetik eta topatuko dugu konponbiderik.

  • Nola eman baja sindikatuan? +

    ESK sindikatuan baja eman nahi baduzu, era argian helarazi behar diguzu. Arrazoiak jakin nahiko genituzke gure lan egiteko modua hobetze aldera.

    Idatzi egin dezakezu, posta elektronikotik, baja emateko nahia adierazita. Izen-abizenekin eta NAN zenbakiarekin identifikatu beharko zara.

    Gure egoitzetako edozeinetan ere baja eman dezakezu.

  • Ze harreman dauka Argilan-ESK-k ESK sindikatuarekin?¿Qué relación tiene Argilan-ESK con el sindicato ESK? +

    Argilan-ESK Bazterkeriaren kontrako borroka-plataforma bat da, zeinaren oinarrian ESKko bazkideak baitaude.

    Argilan-ESKn sindikatuari lotuta ez dauden pertsonek ere parte hartzen dute bazkideekin batera, eta sindikatuaren organoekiko errespetuz eta erabateko autonomiaz lan egiten du.

  • Zer esan nahi du ESK laburdurak? +

    Ezker Sindikalaren Konbergentzia hitzen laburdura da ESK.

    1970 hamarkadaren amaierarako gure jarduera ‘hautagaitza bateratu’ gisa hasia zegoen arren, 1985an jaio zen ofizialki ESK-CUIS. 1988an, Euskadiko CCOOren Ezker Sindikala korrontea batu zenean, ESK izatera pasa zen.

    ESKren historia

  • 1

ESKri buruzko ohiko galderak