Bai, ESK sindikatuak Indarkeria Matxistaren Kontrako Protokoloa du.
ESK sindikatu feminista da, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren aldeko borrokarekin konprometitua. ESK osatzen dugunok jarrera, ideia edo portaera matxista ororen aurka gaude, baita gure erakundearen barruan ere; horregatik, ez ditugu horrelako jarrerak onartzen, eta jarrera horiek gertatzen direnean jarduten dugu.
Emakumeen aurkako indarkeria erabiltzen duten edo erabili duten gizonak ez dira ongi etorriak sindikatu honetan, eta indarkeria matxistaren aurkako protokoloa aplikatzeak, besteak beste, sindikatutik kanporatzea ekar dezake.











