Bai. ESK sindikatuak 2003tik bere erresistentzia-kutxa propioa dauka, 'Elkartasun Fondoa' izenekoa.
Elkartasun fondoa tresna bat da aukera ematen diena greban dauden langileei oinarrizko diru-sarrera bat izan dezaten. Hartara, arrazoi ekonomikoak ez dira greba edo borroka-prozesu batean ez jarraitzeko oztopo.
Gainera, Elkartasun Fondoa gure bazkideei beren borrokengatik jarritako isunei eta zigorrei aurre egiteko tresna bat ere bada.
NOLA FUNTZIONATZEN DU ELKARTASUN FONDOAK?
Elkartasun fondoak eguneko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren baliokidea (40,70 €/eguna, 2026an) ordaintzen du, grebaren 3. egunetik hasita. Grebak 5 egunez baino gehiago luzatzen direnean, laguntza lehen greba-egunetik ordaintzen da. Lanuzte partzialak eta aldizkako grebak ere kontuan hartzen ditu Elkartasun Fondoak.
Elkartasun Fondoaren laguntza jasotzeko eskubidea izateko, gutxienez, hiru hilabeteko bazkidetza eta kuotak egunean ordainduta izan behar dira.
Hemen ikus dezakezu Elkartasun Fondoaren araudi osoa.
ESK sindikatuak Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa) lan egiten du eta ez dago inolako alderdi politikori lotua.
Gure jardun sindikalaren arlo nagusia bereziki pertsona prekarioen eta txiroen aldekoa da. Sindikalismo feminista da, zeinari ez baitzaio gustatzen bizi dugun ekonomia-sistema.
ESKk ez ditu lan-arloko gaiak soilik abordatzen. Langile-klaseak bestelako arazoei aurre egiten diela uste dugu, eta hori dela eta, gure jardunean txertatzen ditugu beste alor batzuk, hala nola: etxebizitza-eskubidea, jasangarritasuna, antimilitarismoa, euskara, erabakitze-eskubidea, migrazioak edo feminismoa. Horiek guztiak ESK sindikatuaren dimentsio guztietan egunetik egunera gehiago txertatzen saiatzen gara.
ESKn borrokaren alde egiten dugu eskubideak lortzeko eta langileen arteko elkartasunaren bidean, kapitalismoaren ankerkeria gero eta bortitzagoari aurre egiteko.
Oinarrizko jarduera sindikala egiten dugu, hau da, gure bazkideek sindikatuaren erabakietan parte har dezakete. Saiatzen gara «burokrazia sindikala» saihesten baita ESKren jarduna gure militanteen konpromisoan eta zintzotasunean oinarritzen ere.