ESKren diru iturrien % 98 bazkideen kuotetatik eta zerbitzu-juridikoetatik dator. Bazkideen kuotek bermatu egiten dute sindikatuaren egitura eta ohiko funtzionamendua. Hori dela eta, edozein gobernu eta instituziorekiko independente gara eta aukera ematen digu, biziraupen ekonomikoaren baldintzapean egon gabe, erakunde horiei presioa egiteko.
ESKk ordezkaritzaren arabera legez ezarritako dirulaguntzak jasotzen ditu gobernu zentralaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren aldetik. Diru hori sindikatuaren urteko aurrekontuaren % 2 baino ez da.