Aliantza egonkorrak: ESKk bere aliantza sindikal egonkorrak beste erakunde sindikalen ideien arabera egiten ditu.
- STEILAS: Hasieratik, pribilegio-harremana dauka ESKk STEILAS sindikatuarekin, Hego Euskal Herriko hezkuntza-sistemaren langile- eta irakasle-sindikatuarekin.
- Hego Euskal Herrian elkarlanean aritzen gara alor ezberdinetan STEILAS, ELA, LAB, Etxalde, EHNE eta Hiru sindikatuekin.
- Espainia mailan, koordinazio-espazioak ditugu SAT, CUT Galiza, Confederación Intersindical edo Intersindical Alternativa de Catalunya erakundeekin.
Sektoreko aliantzak: Lantegietan eta sektore-borroketan, ahalik eta batasun handiena lortzen saiatzen gara (normalean aliantza dugun sindikatuekin, eta ez dugunekin ere). Helburua enpresen gehiegikeriei aurre egiteko indar handiena lortzea da.