Sindikatuko bazkidetzak sindikatuko kide izateko eskubidea ematen dizu, zure talentua eta ikuspuntua emateko foroetan parte hartuz eta lankideekin batera nahi eta behar dugun sindikatua eraikiz.
Bazkide orok doako laguntza sindikala eta juridikoa jasotzeko eskubidea du lanari lotutako gaietan nahiz Gizarte Segurantzako eta gizarte-laguntzetako gaietan ere.
Doako laguntzak ez ditu barne hartzen defentsa juridikoari dagozkion gastu gehigarriak, hala nola, prokuradoretzak, peritatzeak, notario-gastuak... Ordaindu beharreko kontzeptuak erreklamazioa egin aurretik adostu eta onartutakoak dira. Gurekin ez duzu sorpresarik hartuko.
Sei hilabetetik beherako bazkidetza duten eta erreklamazio judizialak hasi behar dituzten pertsonei lortutako irabazien ehuneko bat kobratuko zaie, erreklamazioa irabazten denean betiere.
Sindikatuak laguntza juridikoa ematen die jardun sindikalagatik errepresaliatutako ordezkari eta militanteei.