Gaur goizean Jaurlaritzako Osasun Batzordean, Darpon jauna, Osasun kontseilariaren agerraldiaren harira ESK sindikatuak zera adierazi nahi du:

Erabat harritzen gaitu hain “sakona” izan den ikerlana eta gero departamenduakazterketa ereduan edo zuzenketa ereduan soilik akatsak izan direla ondorioztatzea. Duela hilabete bat baino gehiago gure sindikatuak mahai gainean jarri zituen Osakidetzako EPEan egondako ustezko bidegabekeriak zein azterketen filtrazioa. Geroztik Osakidetzako zuzendariek datu hauek ezeztatu eta salaketa aurkeztu zutenen kontra aritzea baino ez dute egin, haien ardura bere gain hartu eta dimisioa aurkeztu beharrean.

ESK sindikatuak ezin du ontzat hartu salatutako EPE horretan tribunaleko kideak izan ziren pertsona berberak burututako ikerlanik. Guretzako ikerlan honek ez du zilegitasunik eta burutu aurretik esaten genuen bezala, honek helburu bakarra zuen; Osakidetzaren zuriketa eta kopla-burukoak topatzea. Azken hau argi utzi dute azterketa errepikatzearen erabakiarekin.

Iruzurraren seinaleak direla eta Darpon jaunak espediente berriak ireki behar izan ditu (digestio aparatuan, medikuntza intentsiboa, traumatologia eta urologia) baina ESK sindikatuak argi du; Osasun Sailak eta Osakidetzak ez dute zilegitasunik inolako ikerketa lana egiteko.

Ikusi dugun agerraldian Darpon jaunak, eskujokari paregabea izanda, datuen nahaspilatu baino ez ditu eman; balorazioak, emaitzak … edozein gauza bere ardura ez onartzeko eta erabaki posible bakarra ez hartzeko, hau da, Mujika anderea eta bere dimisioa ez aurkezteko.

Azkenik ESK sindikatuari erabat garrantzitsua iruditzen zaio kontuan izan behar dugula guzti hau kutsatutako eredu bati erantzuten diola eta gure asmoa hain zuzen ere eredu hauek guztiz iraultzea dela eta horren alde borrokan jarraituko dugu. Eredu berri bat non gardentasuna, berdintasuna, meritua, gaitasuna eta publikotasuna lehentasuna izaten duen.

 


Osasun Sailburuaren propaganda: 2026rako promesak, gaurko murrizketak

Osasun Sailburuaren propaganda: 2026rako promesak, gaurko murrizketak 2026 otsailak 02 Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua: ez dugu propaganda gehiago behar, ezta Irakurri

Tolosa eta Elgoibarko subrogazioaren hondamendi handia

Tolosa eta Elgoibarko subrogazioaren hondamendi handia 2026 urtarrilak 19 Emergentziak-Osakidetzan egiten ari diren legez kanpoko barne-hautaketa prozesuak berehala geldiarazteko eskatzen Irakurri

CCOO, UGT eta CSIF-ek langile publikoen baldintzak erabakitzen dituzte entzun gabe

Bada garaia administrazio guztietara, udaletara, foru aldundietara, autonomikoetara eta enpresa publiko guztietara borrokak zabaltzeko, azken urteotan galdutako eros-ahalmena berreskuratzeko. Irakurri

Anbulantzia %100 publikoak Osakidetzan orain!

Anbulantzia %100 publikoak Osakidetzan orain! 2025 abenduak 02 Garraio sanitarioko langileak eta herritarrak oro har, abenduaren 9an Eusko Legebiltzarraren aurrean Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48