Etxebizitza da gaur egun langile klasearen pobretzearen arrazoi nagusietako bat. Etxe bat ez edukitzeak bazterkeriara kondenatzen gaitu, eta hori edukitzeak klase herrikoiak miseriazko bizitzetara kondenatzen gaitu ere.

 

 

«  Eskubide bermatua  izan beharko lukeena, negozio pribatua egiteko erabiltzen duten ondasuna bihurtu da »

 

Datorren azaroaren 11n, Euskal Herrian, beste behin ere greba orokorra egingo dugu, bigarrena 2026an, aldi honetan Estatuko gainerako herriekin batera. Greba orokor hau etxebizitza-sindikatuek bultzatu dute, baina duela 7 hilabete ESK-k langile klasearen pobretzearen kontrako greba deitu zueneko arrazoi berberak ditugu.

 

Eskubide bermatu bat, ondasun pribatua bihurtuta

Etxebizitza da gaur egun langile klasearen pobretzearen arrazoi nagusietako bat. Etxe bat ez edukitzeak bazterkeriara kondenatzen gaitu, eta hori edukitzeak klase herrikoiak miseriazko bizitzetara kondenatzen gaitu ere.

Gutxi batzuen zikoizkeriak ekarri du eskubide bermatua izan beharko lukeena ondasun pribatua izatea eta horrekin negozioa egitea. Gutxi batzuek espekulatzen eta poltsikoak betetzen dituzten bitartean gainerakoak, gehienok, gero eta gehiago pobretzen gara.

Soldatek, pentsioek eta prestazio sozialek ez digute bizitza duina bermatzen. Enplegua badugu, baina ezin ditugu gure etxeak ordaindu, ezta hornidurak ere, ezta hozkailua bete ere... Bizitza osoan lan egin dugu eta gure pentsioek ez digute ematen. Behar dugunean, prestazio sozialak ez dira nahikoak, eta ez dira gutxi hilero erabaki behar dutenek jan edo etxea ordaintzaren artean.

 

 

Erabaki politiko eta ekonomikoen emaitza

Etxebizitzaren krisia, langile klasearen pobretzea, soldaten murrizketa... Hau guztia ez da ez koiunturala ez saihestezina: gehiengo sozialaren bizi baldintzen aurrean gutxi batzuen onura lehenesten duten erabaki politiko eta ekonomikoen emaitza da eta beraz arduradun zuzenak daude.

Patronalak, CEN eta CONFEBASK, langileok bizi dugun gero eta prekarietate handiagoaren erantzule zuzenak dira, eta ezin dugu ahaztu sistematikoki uko egin diotela LGS propio bati, langile askok soldata hobeak izan zitzaten eta, beraz, etxebizitza duin bat eskuratzeko aukera izateko gertuago egon zitekeelako.

Instituzioek egoera larriagotu besterik ez dute egiten patronalarekin eta bere interes faltsuekin etengabe lerrokatuz. Nafarroako eta EAEko fiskalitateak desberdintasunak ez zuzentzeaz gain, pobrezia iraunarazi eta egiturazko bihurtzen du. Emakumeok*, gazteok eta migratzaileok kanporatuak izaten ari gara, eta bazterkeriara eta pobreziara kondenatuak. Haien etxebizitza-politikek orain arte egin duten gauza bakarra arazoa kronifikatzen jarraitzea eta espekulazioari eta errentismoari babesa ematea izan da.

 

Eskuin muturra

Eta bitartean, eskuin muturrak poltsikoak betetzen ditu gure kontura eta bere ideologia faxistekin jipoitzen gaitu, etsaia gure lankide eta kideak direla sinets dezagun, diru sarrera nahikorik ez izatearen errua, zure alokairuari aurre egin ezin izatearen errua zu baino are okerrago dagoen beste batek duela pentsatuz. Egoera honen erantzule bakarra sistema kapitalista kriminal hau da, bere politika eta buloekin sostengatzen dutenak.

Bada garaia langileok gurea dena berreskuratzeko, antolatu gaitezen eta horretarako Azaroaren 11n Euskal Herriak espekulazioari, prekarietateari eta faxismoari bola beltza aterako diogu.

 

Etxebizitza izateko eskubide bermatuaren alde eta espekulazioaren aurka!

Etxebizitza da gaur egun langile klasearen pobretzearen arrazoi nagusietako bat. Etxe bat ez edukitzeak bazterkeriara kondenatzen gaitu, eta hori edukitzeak… Irakurri

Azaroaren 11ko Greba Orokorrerako aldarrikapen eta mobilizazio nagusiak aurkeztu ditugu

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaroaren 11ko Greba Orokorrera deitzen… Irakurri

Prekarietatera eta pobreziara kondenatu nahi gaituzte!

Prekarietatera eta pobreziara kondenatu nahi gaituzte! 2026 urriak 14 Aberastasunaren banaketa bidegabea salatzeko, urriaren 16an "Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunean" deitu… Irakurri

Azaroaren 11ko greba orokorraren deialdia erregistratu dugu

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek Greba Orokorraren erregistroa egin dute gaur Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea eta… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5