ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek Greba Orokorraren erregistroa egin dute gaur Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistarekin batera.

 

«  A11:  etxebizitza izateko eskubidea bermatzeko eta espekulazioari 'ez' esateko greba-eguna »

 

Azaroaren 11ko greba orokorrak Euskal Herritik Euskal Herrirako deialdia izan behar duela sinetsita, gaur grebaren erregistroa egin duten ELA, LAB, ESK, STEILAS ETXALDE, HIRU eta etxebizitza sindikatuak deialdi bateratua lantzen ari dira.

Azaroaren 11n, etxebizitza eskubidea bermatu dadin eta espekulazioari ezetz esateko eguna izan dadin deia egin dute ELA, LAB, ESK, STEILAS ETXALDE, HIRU eta etxebizitza sindikatuek. Baita langileon pobretzearen aurka eta soldatak igotzearen alde, eta denon eskubideak bermatuko dituzten kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalen defentsan. Izan ere, ez dira 8 hilabete 1.500 euroko gutxieneko soldata propioaren aldeko greba orokorra egin eta kaleak bete genituela. Egoera jasanezina da, langile klasea pobretzen ari da enpresariek eta espekulatzaileek irabaziak handitzen dituzten bitartean. Horregatik, kaleak hartu eta erroko eraldaketak bultzatzeko unea da.

 

Etxebizitza eskubidea

Etxebizitza euskal langileria pobretzeko eta berau zeharkatzen duten arrakala matxista eta arrazistetan sakontzeko arrazoi nagusietako bat bihurtu da, eta baita euskal langileriaren kezka nagusia ere. Etxebizitzak bermatutako eskubidea izan beharko luke, publikoa, osasungintza eta hezkuntza diren neurri berean. Hori lortzeko oztopo nagusia da etxebizitzarekin egiten den espekulazioa, eta hori jarri nahi dute jomugan.

Guztiontzako kalitatezko etxebizitza bermatzea posible da, baina horretarako erroko hiru transformazio bultzatu behar ditugu: batetik, espekulatzaileen espropiazioa, bestetik, jardun espekulatiboaren debekua eta, azkenik, etxebizitza langileriaren beharretara antolatzea. Horrekin batera, badira euskal langileriak berehalakoan beharrezko dituen neurriak: etxegabetze guztien etetea, eta etxebizitzaren prezioen jaitsiera.

 

Patronala eta erakundeak

Bertako patronala eta instituzioak interpelatuko dituzte deialdiarekin bat egiten dutenek. Izan ere, Confebask eta CEN patronalak langileon prekarizazioa betikotzen jarraitzen dute, eta uko egiten diote hemengo errealitatera egokitutako gutxieneko soldata propioa ezartzeari. Eta, etxebizitzaren eremuan, langileon bizitzen kontura aberasten jarraitzen dute. Era berean, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak zein askotariko udalek negozioa indartzen duten politikak egiten jarraitzen dute, nahiz eta instituzio hauek badituzten alor horretan eskumen zabalak. Errentisten aldeko politikak egiteari uzteko garaia dela uste dute deitzaileek, eta Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruan sakontzeko unea dela ere bai.

 

Gobernuen politikak errotik aldatzea eskatzen duen greba historikoa

Gaurko egunak agerian uzten du Euskal Herriak gobernuei eskatzen diela etxebizitza politikak errotik aldatzea eta pertsona guztiek etxebizitza duin bat… Irakurri

Herritarrok masiboki espekulazioaren amaiera eta etxebizitza izateko eskubidearen bermea exijitzen dugu

Antolatu diren zutabeak eta egin diren mobilizazio orokorrak ere, erabateko arrakasta izaten ari dira. Arratsaldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen… Irakurri

Greba Orokorraren lehen orduak oso modu positiboan baloratzen ditugu

Apenas 8 ordu pasatu direlarik Greba hasi zenetik, esan dezakegu lehenengo ordu hauetan jarraipen handia egoten ari dela lan zentruetan.… Irakurri

Azaroaren 11ko Greba Orokorrerako deialdiak

Azaroaren 11ko Greba Orokorrerako mobilizazio nagusiak eta ESK-k egun horretarako antolatutako egitarau propioa uzten dizkizuegu. Hustu ditzagun lantokiak eta bete… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6