Enplegu Zentro Berezietan negoziazioa blokeatuta egotea salatzen dugu, eta EAE-rako akordio propioa eskatzen dugu, estatuko hitzarmenaren inposizioetatik urrun. Horrez gain, administrazioei eskatzen diegu pertsona horiek enplegu arruntera sartzeko aukera bermatzea.
« 13.000 langile baino gehiagok beren lan- eta bizi-baldintzak negoziatu eta hobetzeko duten eskubidea urratu da »
Patronalak EAE mailan Enplegu-Zentro Berezietako lehenengo lan-hitzarmena negoziatzeko aukera ukatzen du. Hori dela eta ELA, LAB eta ESK sindikatuok mobilizazioa egin dugu Bilboko Auzitegiaren aurrean.
Agerraldi honen bidez sektoreko langileek jarraipena eman diote joan den martxoaren 14ko mobilizazioari; orduan hemen erabakitako 1.500 euroko Gutxieneko Soldataren alde egin zen greba orokorraren baitan izan zen. Oraingoan, berriz, protesta etorri da ELA-k, LAB-ek eta ESK-k patronalaren kontrako salaketaren ondorioz epaiketa egin delako; hiru sindikatuok enpresarioei leporatzen diete 13.000 langile baino gehiagok lan- eta bizi-baldintzak negoziatu eta hobetzeko duten eskubidea urratzea.
Sindikatuek gogoratu dute Enplegu-zentro Berezien sektorean aspaldidanik galdegiten ari direla negoziatzeko esparru propiotik sortuko den hemengo hitzarmen bat, bizi duin eta autonomoa garateko aukera emango dieten lan-baldintzak izateko.
Gaur egun langileen % 80a baino gehiago ozta-ozta iristen da hilean 1.500 euroko soldatara, eta kasu askotan ordainsaria osatzen da Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) pareraino; errealitate honek agerian uzten du sektorean pairatzen den egiturazko prekaritatea.
Prekarietatea iraunarazi
Halaber, ELAk, LABek eta ESK-k adierazi dute herri-administrazioek erantzukizun zuzena dutela kolektibo honen garapenerako beharrezkoak diren lan- eta bizi-baldintzak bermatzerakoan. Haatik, salatu dutenez irtenbideak bilatu ordez administrazioei eredu horri eusten diote, zeinak sektoreko prekaritatea iraunarazten duen.
Gainera, sindikatuok nabarmendu dute erakundeek bermatu behar dutela langile hauek ohiko enplegua izateko aukera, eta enplegu-zentro berezietako jarduera aldi baterako izan dadila, ez behin betiko.
Horregatik, ELAk, LABek eta ESK-k galdegin diete Eusko Jaurlaritzari eta sektoreko patronalei zinezko gogoeta egin dezatela egungo ereduaren inguruan; negoziazio-mahaia eratu behar da EAEko sektoreko lehen hitzarmena lortzeko.
ELA - LAB - ESK
Enplegu Zentro Berezietako patronala salatu dugu sektoreko hitzarmen bat negoziatzeari uko egiteagatik
Enplegu zentro berezietako patronalari akordio bat negoziatzera esertzea exijitzen diogu
Aniztasun funtzionala duten langileekin negoziorik ez!
Gorabideren jarrera diktatoriala, gorrotozkoa eta xantaiazalea salatzen dugu
- 1









