Gaur Bilboko Epaitegien aurrean salatu dugu enplegu zentro berezietan negoziazioa blokeatuta dagoela, eta estatuko hitzarmenaren inposaketetatik urrun egongo den EAErako hitzarmen propioa eskatu dugu.

« Erakundeek sektorean lan-prekarietatea kronifikatzen duen eredua sostengatzen dute »
Patronalak EAE mailan Enplegu-Zentro Berezietako lehenengo lan-hitzarmena negoziatzeko aukera ukatzen du. Hori dela eta ELA, LAB eta ESK sindikatuek mobilizazioa egin dugu Bilboko Auzitegiaren aurrean.
Agerraldi honen bidez sektoreko langileek jarraipena eman diote joan den martxoaren 14ko mobilizazioari; orduan hemen erabakitako 1.500 euroko Gutxieneko Soldataren alde egin zen greba orokorraren baitan izan zen. Oraingoan, berriz, protesta etorri da ELAk, LABek eta ESKk patronalaren kontrako salaketaren ondorioz epaiketa egin delako; hiru sindikatuek enpresarioei leporatzen diogu 13.000 langile baino gehiagok lan- eta bizi-baldintzak negoziatu eta hobetzeko duten eskubidea urratzea.
Hitzarmen duina eta propoia
Gogoratzen dugu Enplegu-zentro Berezien sektorean aspaldidanik galdegiten ari direla negoziatzeko esparru propiotik sortuko den hemengo hitzarmen bat, bizi duin eta autonomoa garateko aukera emango dieten lan-baldintzak izateko.
Gaur egun langileen % 80a baino gehiago ozta-ozta iristen da hilean 1.500 euroko soldatara, eta kasu askotan ordainsaria osatzen da Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) pareraino; errealitate honek agerian uzten du sektorean pairatzen den egiturazko prekaritatea.

Erakunde publikoen ardura
Halaber, Herri-administrazioek erantzukizun zuzena dute kolektibo honen garapenerako beharrezkoak diren lan- eta bizi-baldintzak bermatzerakoan. Irtenbideak bilatu ordez administrazioei eredu horri eusten diote, zeinak sektoreko prekaritatea iraunarazten duen.
Erakundeek bermatu behar dugu langile hauek ohiko enplegua izateko aukera, eta enplegu-zentro berezietako jarduera aldi baterako izan dadila, ez behin betiko.
Horregatik, ELAk, LABek eta ESK-k galdegiten diegu Eusko Jaurlaritzari eta sektoreko patronalei zinezko gogoeta egin dezatela egungo ereduaren inguruan; negoziazio-mahaia eratu behar da EAEko sektoreko lehen hitzarmena lortzeko.
Enplegu zentro berezietako patronalari akordio bat negoziatzera esertzea exijitzen diogu
Aniztasun funtzionala duten langileekin negoziorik ez!
Gorabideren jarrera diktatoriala, gorrotozkoa eta xantaiazalea salatzen dugu
- 1









